Datozenak
 
Hasiera
Urtarrila Kafe Antzokian

Posterra handiago ikusiUrtea ondo hasteko hasieratik bertatik gorputza mugitu eta gabon zaharreko ajeak astintzea onena izango da. Urtarrila 2an hasiko da Bilboko Kafe Antzokian, New York Ska Jazz ensembleren ska doinuen erritmoan. Errege rockeroak izango ditugu urtarrilaren 5ean, Los Gramones (Ramones-en tribute banda), Porco Bravo eta Rockin DJekin. Ondoren, Lendakaris muertos eta Memo taldeak etorriko zaizkigu (urt 8). Punketik soinu metaleroagoetara joko dugu ondoren Hamlet eta Infernoise taldeekin (urt 9).

Urbeltzen Dantza Ganbaran euskal doinuez dantza egiteko aukera izango dugu (urt 13). Errepideko rock amerikarra dastatuko dugu The Bottle Rocketsekin eta doinu gogorragoak ekarriko dizkigute Crank County Daredevils taldekoek (urt 15). Larunbatean Santi Ibarretxeren Primital taldeak berriro ekarriko digu bere show bitxia (urt 16).

Gehiago irakurri...
 
Informazio, zerbitzu eta aukera berriak 2009an
Osteguna, 2009(e)ko abendua(r)en 31-(e)an 00:00etan

Azkenaldion, ikusi duzuenez, aldaketa asko izan ditu kafeantzokia.com webguneak. Lehenengoa aurreko urteko urrian abian jarri genuen gure ekitaldietarako online sarrera salmenta sistema izanik. Bezeroei sarrerak erosteko erraztasuna ekarri die, orain etxetik eta askoz aurrerapen handiagoz eros baitaitezke sarrerak, ohiko sarrera sistema pribatuek ezartzen dituzten kudeaketa gastu altuak ordaindu behar izan gabe. Bezeroentzat zerbitzu ona eta eskuragarria suertatzen ari da gure salmenta sistema.

Hurrengo urratsa webgune berria izan zen, urtarrilean, Kafe Antzokia martxan! kanpainiarekin batera abiatuta. Gure e-posta buletina ere erabat berriztatu genuen apirilean, yahoogroups zerbitzua bertan behera utziz, gure sistema propioa sortuz eta zerrendak banatuz, ordura arte euskaraz eta gaztelaniaz informazioa bidaltzen zuen zerrenda bakarra baizegoen.

Azken berrikuntza urte bukaera honetan etorri den webguneko agenda sistema berria dugu: Gaurtik aurrera, urtarrileko eta aurrerantzeko ekitaldiak webgunean integratu ditugu, datozen ekitaldiak era erosoagoan ikuskatzeko. Zerrendan eta egutegian ikus ditzakegu datozen ekitaldiak eta, bat aukeratuz gero, haren inguruko jakingarri guztiak xehetasunez irakurri.

Zerbitzu gehiago, informazio gehiago
Denbora honetan webgune berriko edukia osatuz joan gara, Kafe Antzokiaren inguruko jakingarriak berriztu ditugu, oinarrizko informazioa, kokapena, zerbitzuak, datu teknikoak, ostalaritza zerbitzuak, bideoak... Gainera, webguneko eduki gehienak gaztelaniaz eta ingelesez ere irakur daitezke orain, edozein orrialdetan gaudela hizkuntza aukeratuz edukiak automatikoki aukeratutako hizkuntzan agertuko zaizkigu. Horien artean nabarmentzekoak dira ostalaritza zerbitzu berriak: menu bereziak, lunch zerbitzuak eta ekitaldien antolaketa zerbitzuak.

Internet 2.0 baliabideen erabilera handia egiten ari gara, Kafe Antzokia Facebooken, Twitter-en eta Flickr-en baitago. Zeuek Kafe Antzokian ateratako argazkiak ere gure webgunean erakusteko aukera dago Flickr-en bidez. Bestalde, gogoratu behar dugu Bilboko Kafe Antzokian bluetooth bidez datozen ekitaldien agenda jasotzeko aukera dagoela eta Wi-Fi irekia dugula, Bilbon zein Ondarroan, Internetera doan konektatzeko.

Urte berrian ere zeuen gustoko ekitaldi mordoa programatzen jarraitzea eta zerbitzu gehiago eskaintzea espero dugu. Bihotzez opa dizuegu, 2010 zorionez beterik eta gurekin igaro dezazuen.

 
Bannerra

Egutegia

<<  Urtarrila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
      1  2  3
  4  5  6  7  8  910
11121417
19
252631

Twitter oharrak


Nabarmenduak

Atal finkoak

Sample image Lagun Artean Kantari - Kantagintza saio irekia, nahi duen orok esku hartzeko.
Sample image Urbeltzen Dantza Ganbara. Euskal dantza saio irekia denok dantzatzeko
Sample image Kurkuluxetan Umegunea. Igande arratsaldero haurrentzako ekitaldiak

Babesleak


Euskal topagunea Bilbon

  • Euskalgintzatik sortutako proiektua
  • Bilbo erdian, ghettoak gaindituz
  • Euskal adierazpideak bultzatuz
  • Gureari eutsiz kanpokoari irekia

 

Negozio pribatua?

  • Ekimen kooperatibotik abiatua
  • Nork bere soldata bakarrik
  • Irabazi guztiak proiektuetara
  • Langileentzako soldata duinak
  • Euskarazko ekimen defizitarioak lagunduz

 

Dimentsio kulturala

  • Askorentzat lehen kontaktua euskararekin
  • Bilboren izena munduan sustatuz
  • Ehunka kultura ekitaldi urtean
  • Eredugarria beste zenbait herritan
  • Udalaren inolako laguntzarik gabe

 

Segurua

  • Atezainak gauetan
  • Jende kopuruaren kontrola
  • Segurtasun ikuskatze guztiak gaindituta
  • Jendeen sartu-irtenak bideratuz
  • 13 urteko ibilbide garbia