Juan Sebastian Elkano

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau marinelari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Elkano (argipena)
Juan Sebastian Elkano

Juan Sebastian Elkano (1486/1487-1526) euskal esploratzailea izan zen, Getarian (Gipuzkoa Euskal Herria) jaioa. Munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu eta azkenengo partea berak gidatu zuen. 1519. urtean Sevillatik irten eta 1522an berriro Sanlucar de Barrameda herrira ailegatu zen Victoria Ontzia, beste 17 marinel bizirekin bakarrik.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Gaztetan arrantzale izan zen. Magallanes esploratzaile portugaldarrak prestatutako espedizioan parte hartu zuen 23 urterekin, portugaldarrek erabiltzen ez zuten ibilbide berri bat egitea helburu zutelarik. 1519ko abuztuaren 10ean Sanlucar de Barramedatik (Sevilla) irten zen espedizioa. Concepción untziko kapitain zela, Atlantiar Ozeanotik Ozeano Barera heldu ziren, gaur egun Magallanes itsasartea deritzona aurkitu eta igaroz. Filipinetara iristerakoan bost ontzietatik bi besterik ez zitzaizkien geratzen eta espedizioko kide asko gaixotasunen ondorioz hil ziren. Mactan irlako erasoan Magallanes hilik suertatu zen eta Elkanok Victoria ontziko eta espedizio osoko agintea hartu zuen. Moluka uharteetara iritsi eta ontzi bat bertan deseginda geratu arren, bestea espeziez kargatu eta itzulera antolatu zuten.

Hiru urte behar izan zituzten Sanlucar de Barramedara itzultzeko baina azkenean, eta irten ziren 265 gizonetatik 18 bakarrik itzuliz, 1522ko ekainaren 6an bueltatu ziren. Karlos V.a erregeak Elkano Valladoliden hartu zuen eta bere armarrian munduaren irudi bat ezartzeko baimena eman zion honako esaldi hau ipiniz: "primus circumdedisti me" ("zuk inguratu ninduzun lehena"). Handik hiru urtera beste bidaia batean abiatu eta bertan hil zen. Gorpua kareletik behera itsasora bota zuten.

Magallanesen Victoria ontziaren itsasbidea, Elkanok Filipinetatik aurrera agintea hartua, munduari lehen bira eman ziona

[aldatu] Bizirik iraun zutenak

Hamazortzi gizon hauek itzuli ziren Sanlucar de Barramedara Victorian 1522an
Izena Kargua
Juan Sebastian Elkano, Getaria (Gipuzkoa) Kapitaina  
Francisco Albo, Axila Pilotua  
Mikel Rodaskoa, (Grezia) Pilotua  
Juan Akurio, Bermeo Pilotua  
Antonio Lombardo (Pigafetta), Vicenza (Italia) Ordezkoa  
Martin de Yudícibus, Genova (Italia) Merinoa  
Hernando de Bustamante, Alcantara (Espainia) Marinela eta bizargina  
Nicolás el Griego, Nauplia (Grezia) Marinela  
Miguel Sánchez, Rodas Marinela  
Antonio Hernández Colmenero, Huelva (Espainia) Marinela  
Francisco Rodrigues, Sevilla (Espainia) Marinela  
Juan Rodríguez, Huelva (Espainia) Marinela  
Diego Carmena (Espainia) Marinela  
Hans Akisgranekoa(Alemania) Kanoilaria  
Juan Arratia, Bilbo (Bizkaia) Itsasmutila  
Vasco Gómez Gallego, Baiona (Espainia) Itsasmutila  
Juan de Santandrés, Cueto (Kuba) Itsasmutila  
Juan Zubileta, Barakaldo (Bizkaia) Morroia  

[aldatu] Itsasontziak

Espedizioko itsasontziak, 1519 urtea

Itsasontzia Pisua (tonatan)    Tripulazioa
Trinidad 110   55  
San Antonio 120   60  
Concepción 90   45  
Victoria 85   42  
Santiago 75   32  
    Guztira: 234 


[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak