Oriora.com
Portadako dekorazio irudia

Eskiatzeko irteera antolatu dute Talai Mendik eta Udalak

Luz Ardidenera joango dira urtarrilaren 30 eta 31ko asteburuan.

eskiatzekoirteera10.gif

Talai Mendi mendi elkarteak eskiatzeko irteera antolatu du, Orioko Udaleko Kirol batzordearen laguntzarekin.

Irteeraren prezioa 80 eurokoa eta prezio horren barruan honakoak sartzen dira: ostatua mantenu erdiarekin, bi egunetako forfait-a eta autobusa. Beharrezkoa da aseguratuta egotea eta, beraz, asegururik ez dutenek beste 11 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen-ematea

Uranga burdindegian eman behar da izena eta horretarako azken eguna urtarrilaren 25a izango da.

Tokiak mugatuta daude eta, beraz, interesa daukanak hobe du izena lehenbailehen ematea.

Irteera

Autobusa urtarrilaren 30eko goizeko bostetan aterako da autobus-geltokitik.

Kromo_00_alkatea_zuzenean.gif
Kromo_1oe.gif
Kromo_1oriokoplaza.gif
Kromo_1poriogeo.gif
Kromo_1zkalitatea.gif
Kromo_1zkudepark.jpg
Kromo_22turist_info.gif
Kromo_23ordainketa.gif
Kromo_24telema.jpg

AGENDA



Hilabeteko egutegia: 2010 - Urtarrila
2010 - Urtarrila 
A A A O O L I
  1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31