Iratzeder omendu dute Beloken |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2010-01-20 |
Urtarrilaren 17an, Belokeko beneditarren komentuan, Xabier Diharce "Iratzeder" euskaltzain zena omendu zuten. Omenaldian kantuak eta musika uztartu ziren, hainbat koralek eta musikarik parte hartu zutelarik. Besteak beste, hauek izan ziren: Garaziko San Frantses, Baigorriko Artzain Ona, Kanboko Lapurdiko San Mixel Garikoitz eta Donibane Lohizuneko Jondoni Petriko abesbatzak, urtean zehar liturgian kantatzen diren kantuak eskani zituztelarik.
Bestalde, Etienne Rousseau-Plottok eta Thomas Ospitalek organoa jo zuten, eta Baigorri eta Zuraideko gazte taldeek Donostiako Oskarbi taldearekin batera kantatu zuten. Omenaldia amaitzeko, bertara joan ziren guztiek Bezperak kantatu zituzten.
Iratzeder ez ezik, Juan Urteaga eta Aita Gabriel Lertxundi ere omendu zituzten Beloken.

|
|
"Mugarik gabeko telebista" kanpaina: sinadurak biltzeko ordua |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2010-01-19 |
"MUGARIK GABEKO TELEBISTA" izeneko kanpaina abian da. 2007an Herrialde Valentziarrean sortu zen kanpaina Euskal Herrira heldu da eta Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea, eta legez bermatzea, du xede nagusia. Horretarako, herritarren sinadurak biltzeari ekin diote ekimen hau babesten duten hiru erakundeek: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak. Acció Cultural del País Valencià-rekin batera, urtarrilaren 12an Iruñean emandako prentsaurrekoan, erakunde hauetako ordezkariek kanpaina aurkeztu zuten, eta herritarrak deitu, ekimen horren aldeko sinadura eman dezaten. Sinadurak aipatu hiru erakundeon bulegoetan jasoko dira. Sinatzeko epea otsailaren 25ean amaituko da.

Sinaduren bilketarako informazioa eta argibideak
- Sinadurak biltzeko epea: urtarrilaren 18tik otsailaren 25era.
- Pleguak bete baino lehen, oso kontuan izateko oharrak:
- Pleguak ofizialak dira, zenbatuak eta zigiludunak. Ezin da fotokopiarik erabili, baliogabetuko dituztelako. - Plegu bakoitzean 16 pertsonaren datuak biltzeko lekua dago. - Ongi bete eskatzen diren sinatzaile bakoitzaren datu guztiak:
- Abizenak / izenak N.A.N.ean ageri diren bezala idatzi.
- Udalerria / probintzia: izen ofizialak eta grafia ofizialean idatzi.
- Helbidea: egun erroldatua dagoen helbidea eta udalerriaren izena jarri behar da.
- Ez ahaztu sinadura azkeneko laukitxoan.
KONTUZ!!
- ASKI DA IZEN BAT OKER IDAZTEA EDOTA TIPP-EXA ERABILTZEA SINADURAK ZERRENDATIK KANPO UZTEKO!!
- EZ BETE, MESEDEZ, 10. orrialdean, FEDE-EMAILEAri DAGOKION DATUEN KOADROA.
- ADINGABEEK (martxoaren 24a baino lehen 18 urte betetzen ez dituztenek) eta ERROLDATU EZ DIREN ETORKINEK, EZIN DUTE SINATU!!
EUSKALTZAINDIAREN BULEGOAK HEGO EUSKAL HERRIAN:
- ARABA (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
- BIZKAIA (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
- GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
- NAFARROA (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.
Valentziarrek erabiltzen duten sinatzeko eredua 214,26 Kb
|
Euskaltzaindiak Joan XXIII. Aita Santuari oparia (1959) |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Pruden Gartzia
|
2010-01-18 |
Amaitu berri den urtean 50 urte bete dira 1959an Euskaltzaindiak Joan XXIII. Aita Santuari opari gisa Raimundo Olabidek (1869-1942) itzulitako Itun Zâr eta Berria (1958) bibliaren ale bat bidali zionetik. Eta dataren biribiltasunaz baliaturik anekdota pare bat kontatuko ditugu, erabat hutsalak izango ez direlakoan.

|
Gehiago irakurri...
|
Argazki zaharren erakusketa, Getxoko toponimia osatzeko |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2010-01-15 |
Getxoko toponimia gainbegiratzen ari dira bertoko Udala eta Euskaltzaindia. Lan horren barruan, ekitaldi berezi bat antolatu da egunotan Algortako Azokan: Algortako eta Andra Mariko antzinako argazkiak biltzen dituen erakusketa. Erakusketa horren helburua ondoko hauxe da: argazkietan agertzen diren tokiei buruzko informazioa biltzea, herriko mapa toponimikoa osatze aldera. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak hauxe eskatzen die bisitariei: batetik, ikus daitezkeen tokiei buruzko informazioa ezagutuz gero, han utzitako paperetan idazteko, eta bestetik, aspaldiko argazkiren bat edukiz gero, San Nikolas liburutegira eramateko. Erakusketak 80 bat argazki biltzen ditu eta urtarrilaren 19a bitartean zabalik egongo da.
2008ko abenduan, Getxoko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, herriko toponimia sendotzeko. Hitzarmenaren arabera, Getxoko leku-izenak liburutik abiatuta, Akademiaren Onomastika batzordeak sarrerak gainbegiratu eta osatu behar ditu, azalpen historiko eta etimologikoak emanez. Liburuaren edizio berria argazkiz eta mapaz hornituko da, eta gaztelerazko bertsioa ere izango du.
|
"Corpusgintza gaur egun" mintegia |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2010-01-14 |
Urtarrilaren 21ean, ostegunean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egingo da Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia Eroski Fundazioaren 40. urteurrenaren karietara antolatu da.
Mintegi honek helburu bikoitza du: batetik, corpusgintzak hizkuntzalarientzat duen garrantzia azpimarratzea, eta bestetik, euskarazko corpusak eta corpus eleaniztunak gaur egun zer egoeratan dauden azaltzea. Jardunaldian, Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat adituk hartuko dute parte.
 |
Izen-ematea
Izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 19an amaituko da.
Izena emateko:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera idatzi edo 943363040 telefono zenbakira (Loinaz Errezola) deitu.
"Corpusgintza gaur egun" mintegiaren egitaraua 133,38 Kb
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1 / 53 |
|
Zuzenean...
 |
2010 Urtarrila |
 |
|
|