AEK-ren xedea
Euskal Herria euskalduntzea da eta hori lortzeko euskararen normalizaziorako eremu guztietan egingo du lan: ezagutza, erabilera eta sustapena.
Ezagutza, hizkuntzaren ikaskuntza eta trebakuntza. Erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak. Sustapen soziala.
Erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak
Euskara plana: edozein arlo zein erakundetan hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batez kudeatzeko prozesua abian jartzeko aholkularitza, metodologia partehartzailean eta etengabeko hobekuntza prozesuan oinarritua.
- Egoeraren diagnostikoa.
- Planaren diseinua eta garapena.
- Planaren jarraipena eta ebaluazioa.
- Hizkuntzaren kudeaketa sistema.
Euskara planaren faseak
1. DIAGNOSTIKOA
Enpresa edota erakundearen euskararen egoeraren argazkia egiteko, ezagutza, erabilera eta motibazioa aztertzen ditugu teknika eta metodo kuantitatibo eta kualitatiboen bitartez.
2. DISEINUA ETA GARAPENA
Diagnostikoan lortutako informazioaren laguntzaz planaren diseinua lantzeari ekiten diogu AHIZEk garatutako 7 programen metodologia erabiliz:
- Erabilera programa.
- Motibazio programa.
- Erakundetze programa.
- Ezagutza programa.
- Komunikazio programa.
- Finantziazio programa.
- Jarraipen programa.
3. TRESNAK ETA ZERBITZUAK
Egalik: INCRESSen lankidetzaz garatutako softwarea, lanpostuaren ezaugarriak eta langilearen gaitasuna alderatu eta beharrak eta formazioaren emaitzak islatzen eta identifikatzen laguntzeko tresna. Formazio planak: euskalduntze orokkorra, trebatze ikastaroak, idazkuntza eta ahozkotasuna lantzekoak, xede bereziko ikaskuntza. Teknikariak: Planaren garapenean teknikari lanak egingo dituzten langileak.
4. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Jarraipenerako aholkularitza. Ebaluazio parte hartzailea IPE (Ikerketa-ekintza parte hartzailea) metodologiaren bitartez.
5. HIZKUNTZAK KUDEATZEKO SISTEMA
Hizkuntzen erabilera erakundetzeko sistemaren diseinua, garrapena eta ezarpena.
|