There are no translations available.
Azken urte hauetan asko aldatzen ari da euskaltegietako ikasleriaren profila. Gero eta denbora gutxiago eta gero eta ordutegi sakabanatuagoak. Batzuetan zaila izaten da ikasleen nahiak eta beharrak asetzea. AEKrentzat erronka handia da egoera berrirako egokiak izan daitezkeen erantzunak topatzea. Ikaskuntza konbinatua da AEK-k egoera berriari topatu dion erantzuna. Alde horretatik, eremu zabala ikusten dugu, adibidez, aurrez aurreko eta ordenagailu bidezko ezaugarriak egitasmo bakarrean uztartuko dituzten ikastaroentzat.
AEKren ikaskuntza konbinatuak, aurrez aurreko eta on-line saioak batuz, taldekako lana eta auto-ikaskuntza uztartzen ditu, eta 3. maila konbinatuarekin, 3. mailako azterketa gainditzeko eta titulua eskuratzeko modu berri bat eskainiko du:
3. maila konbinatua 120 orduko ikastaroa izango da, otsailaren 1ean hasiko da eta ekainaren 18an bukatu. Ikastaroak aurrez aurrekoa saioak eta on-line saioak uztartuko ditu: aurrez aurreko saioak astean 2 ordukoak gutxienez eta 3 ordukoak gehienez izango dira, euskaltegian eta ikaskide guztiekin adostuak, eta on-line saioak astean gutxienez 3 ordukoak eta gehienez 4 ordukoak izango dira, eta ikasleak nahi duen moduan antolatuko dira.
Ikastaroaren prezioa 312 eurokoa izango da. Izen ematea urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik. Matrikula e-gela gunean, Donostiako Groseko Irrintzi euskaltegian edo Bilboko Indautxuko euskaltegian egin daiteke, eta informazio gehiago nahi izanez gero,
Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.
helbide elektronikora idatzi edo 902 36 22 94 telefonora deitu ahal da.
OHARRA: Ikasle kopurua mugatua da.

|