PSC, CiU, ERC eta ICVk berretsi dute ‘Egunkaria auzia’-k zentzurik ez daukala

2010, urtarrilak 19

aaaa.jpg

PSC, CiU, ERC eta ICV-EUiA Kataluniako Parlamentuko taldeetako ordezkariek Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuari gaur berretsi diote auziak ez daukala zentzurik, eta euren babesa adierazi diote. 2003an ere, Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz euskarazko kazeta itxi zuenean, Kataluniako Legebiltzarrak babesa agertu zion Egunkaria-ri. (gehiago…)

Larraulgo Udalak ere onartu du epaiketaren aurkako mozioa

2010, urtarrilak 19

Larraulgo Udalak (Gipuzkoa) Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa onartu du udalbatzarrean. Epaiketaren aurka azaldu da Udala, eta auzipetuei elkartasuna agertu die. (gehiago…)

Izaskun Bilbaok ‘Egunkaria auziko’ torturak eta epaiketa aipatu ditu Europako Legebiltzarrean

2010, urtarrilak 18

Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetu batzuek torturak salatu zituztela esan du gaur Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak Europako Legebiltzarrean, eta kazeta itxi eta ia zazpi urtera ari direla egiten epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auziaz hitz egin du arratsaldean, eta minutu bateko astia izan du horretarako. Haren ustez, Europak “[Espainiako] Justiziaren akatsa” gaitzetsi egin beharko luke, “demokrazia indartzeko”. (Hemen hitzaldia) (gehiago…)

Hitzaldi eta mahainguru sorta Euskal Herritik kanpo

2010, urtarrilak 17

Egunkaria-ren kontrako auziak, Euskal Herrian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere piztu du interesa. Martxelo Otamendi auzipetuak datorren astean egingo duen bira da horren seinale, kasu: Herrialde Katalanetan eta Madrilen izango da hiru hitzaldi eta beste hainbeste mahaingurutan. Horretaz gain, Kataluniako Parlamentuko taldeek Egunkaria auzia aztertuko dute asteartean. (gehiago…)

Auzia artxibatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

2010, urtarrilak 16

(gehiago…)

Sukaldeko beroa jaso dute ‘Egunkaria’-ko auzipetuek

2010, urtarrilak 16

Ez zen haientzako ordurik egokiena, baina kalera irten ziren. Eltzeak, zartaginak eta beste sutan utzita, ostalaritzako langileek Egunkaria-ren aldeko plataformari eginiko deiari erantzun zioten. Beste hainbat lagunek aurretik egin duten bezala, Donostiako Bulebarreko kioskoaren parean Egunkaria libre! dioen pankartari eutsi zioten. Sukaldeko beroa kalera irten zen atzo. (gehiago…)

Iñaki Uria: “Babesik gabe, bost pertsona solte baino ez ginateke izango”

2010, urtarrilak 16

(Argia aldizkaria) (gehiago…)

Pastor: “PSEk beti esan izan du ‘Egunkaria auzia’-k oinarririk ez zuela”

2010, urtarrilak 14

(gehiago…)

Txema Auzmendi, euskara galtzetik ‘Egunkaria’-ra

2010, urtarrilak 14

(gehiago…)

; ?>