AEKren historia Print

 


gaueskAEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea da. Helburu hori lortzeko helduen euskalduntze alfabetatze alorra jorratzen du, hala nola, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientzia kanpainak.

Lehenengo alfabetatze-taldeak 1965 inguruan sortu ziren, eta urterikardoarregi hartan antolatu zen alfabetatzearen aldeko lehenengo kanpaina. Alfabetatze-talde haiek Euskal Herri osoan sortzen ziren neurrian, alfabetatze-arloa jorratzeaz gain —hau da, euskaldunak direnei beren hizkuntzan idazten eta irakurtzen irakasteaz gain—, euskararik ez zekiten euskal herritar multzo handiari euskara irakastearen beharra agerian geratu zen. Denbora igaro ahala horixe bilakatuko zen AEKren zeregin funtsezkoena. Halaxe sortu ziren gau-eskola izenekoak. Mugimendu hau guztia Euskaltzaindiak babestua eta bultzatua izan zen.

arregi1974-75 ikasturtean, Gipuzkoako gau-eskolen elkartea sortu zen. Nafarroara eta Iparraldera ere hedatu zen mugimendua koordinatzeko beharra sumatuko zen poliki-poliki. Eta hala, 1976an, Bizkaiko ikasguek koordinatzea erabaki zuten. Koordinakunde horrek lehenbiziko aldiz AEK izena hartu zuen. Geroago, Hegoalde osoko ikasguak izan ziren koordinatzeko erabakia hartuko zutenak. AEK jaio da. 1979ko azaroan lehen Mintegia egin zuen, eta 1980an ofizialki Iparraldeko AEK sortu zen.

AEK-k bilakaera garrantzitsua izan du historian zehar. Euskaltzaindiaren ardurapetik atera eta ikasgu autonomoen koordinakundea izatetik Euskal Herriaren ikuspegi argia duen erakundea izatera igaro da. Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. 100 euskaltegi etakartela gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu.

Helduak euskalduntzeaz eta alfabetatzeaz gain, euskararen aldeko hainbat kanpaina antolatzen du AEK-k. Urtero, irailean, matrikulazio kanpaina zabaltzen du herritarrei euskara ikasteko deia eginez. Bi urtean behin Korrika antolatzen da, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena eta urtero, egun batez, kontzertuak, erakusketak eta euskarazko beste hainbat ekintza biltzen dituen AEKeguna.

AEK-k euskararen esparruan lan egiten duten hainbat elkarte, instituzio, komunikabide eta abarrekin lankidetzan jarduten du eta egitasmo ugari jarri du abian aipatutako agenteekin elkarlanean.