Ondo etorri AEKra Ondo etorri euskara ikasteko biderik laburrenera Ondo etorri garena ikasteko biderik onenera
Esaerak dioenez, biderik laburrena ez da beti onena Ez da beti interesgarriena Ez da beti dibertigarriena
Esaerak dioenez, biderik laburrena ez da beti aberasgarriena
Baina batzuetan bai Batzuetan, biderik laburrena da onena
AEK da euskara ikasteko biderik laburrena AEK gertu dagoelako, Euskal Herri osoan ditugun euskaltegiei esker AEK gertukoa delako, ikaslearekin hurbileko harremana lantzen duelako
AEK da euskara ikasteko biderik onena AEK-k metodologiarik landu eta egokienekin lan egiten duelako AEK-k euskara irakasteaz gain, euskararen mundua erakusten duelako
Izan ere, euskara ikastetik garena ikastera dagoen bidea Garena ikastetik euskara ikastera dagoen bide bera da Biderik laburrena Biderik onena AEK
Batzuetan, biderik laburrena da onena AEK, garena ikasteko
ESKAINTZA
EUSKARA ESKOLAK: maila guztiak, egunean 2 ordu ordutegi ezberdinetan, eta 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak goizez edo arratsaldez.
TITULU HOMOLOGATUAK: 1.go, 2., 3. (EGA) edo 4. mailako tituluak.
TALDEENTZAKO IKASTAROAK: enpresetako langile, merkatari, elkarte, etorkin, guraso, koadrila, adineko, IRALE eta administrazioko langileentzat...
BARNETEGIA: egunean 6 orduko eskola, irteerak eta bestelako ekintzak Foruko (Bizkaia) egoitzan.
AUTOIKASKUNTZA: ordutegia eta ikas erritmoa aukeran, tutorearen laguntza, eta mintzapraktika taldean.
ON-LINE IKASTAROAK: 3. maila (EGA) eta 4.a prestatzeko, idazkuntza tailerrak, zuzentasunari eta egokitasunari buruzkoak, Moodle...
GLOTODIDAKTIKA: euskara irakasle izateko prestakuntza, baita on-line ere.
MATERIAL DIDAKTIKOAREN PRESTAKUNTZA: euskaltegi eta eskoletarako.
ITZULPEN ZERBITZUA: gaztelania-euskara eta alderantziz, euskarazko testuen zuzenketa, ahozko itzulpena...
EUSKARAREN NORMALIZAZIOA ETA ERABILERA SUSTATZEKO ZERBITZUA: normalizazio eta aholkularitza planak enpresa eta erakundeentzat, herrietarako plan estrategikoak.
PRAKTIKA JARDUERAK EUSKALTEGITIK KANPO Batzuetan zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa kalean erabiltzea. Horretarako hainbat arrazoi daude: konfiantza falta, lotsa, ingurune erdalduna… eta denok dakigu erabiltzen ez dena ahaztu edo galdu egiten dela.
Horretaz jabeturik, duela urte batzuk AEK-k euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko hainbat programa eta ekintza jarri zituen abian. Ezagunenak dudarik gabe ahozkoak dira, mintzapraktika egitasmoak, hain zuzen ere. Talde hauetan euskaldun osoak eta euskara ikasleak astean behin elkartzen dira haiek aukeratutako egunean eta lekuan euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko. Informazio gehiago www.praktikatu.blogspot.com web-gunean.
Bestalde, irakur zaletasuna bultzatzeko asmoz, AEK-k berak argitaratzen duen AIZU! aldizkaria jasotzen jarraituko dute hilero ikasle guztiek eta, horrez gain, goi-mailako ikasleek beste aukera bat izango dute ikasturte honetan asteburuan ikas-prozesuan sakontzen jarraitzeko, AEK-k eta Berria egunkariak lortutako hitzarmenari esker, asteburuko egunkarien harpidetza erdi prezioan egin ahal izango dutelako.
|