DURANGON ERE AEK ZURE ESKU |
![]() |
![]() |
![]() |
2009-12-01, asteartea |
Izan ere, denbora buruari eraginez pasatzea gustatzen zaigula ikusita, AIZU!-k bere Ez da hain fazila! ataleko denborapasak ehun orrialde inguruko liburuxka batean bildu ditu, noranahi erraz eraman eta denbora tarte antzuak betetzeko. Zaldi Eroa komikilariak ere parte hartu du liburuxkan eta azaleko marrazkia egiten pasatu du denbora.
Gure aldizkariko denborapasek, izenak berak dioen bezala denbora pasatzeko lagungarri izateaz gain, aukera ederra eskaintzen dute euskara modu atseginean ikasteko, bertan baitute lekua hartuta lexikoa aberasteko jokoek, sinonimoek, antonimoek, lokuzio eta atsotitzek, euskal kantek, eta oro har, euskal kulturarekin zerikusia duten kontuek.
AEK eta AIZU!-ren saltokia, Landako Erakustazokan, Barrenkaleko 3. zenbakian egongo da.
16. Korrika oraindik ere gogoan dugu, ez da horrenbeste Gasteizen amaitu zela, eta oihartzunak gure artean dirau. Eta neurri batean, oraindik ere jarraitu egiten du. Izan ere, Durangon Korrika materiala egongo da salgai Liburu eta Disko Azokak irauten duen bitartean, hau da, abenduaren 4tik 8rako egunetan. Aukera paregabea da, oso prezio onean egongo direlako salgai, besteak beste, Korrika nikiak, sudaderak, poltsak eta motxilak, %40ko beherapenarekin, hain zuzen ere. Ez galdu aukera!
Korrikaren saltokia Durangoko Goienkalen egongo da, 16. zenbakian. |