Lizardi Mintza Taldearen 20. urteurrenaren festa |
|
|
|
2009-11-20, ostirala |
Azaroaren 29an, domeka, Lizardi Mintza taldeak bere 20. urteurrenaren festa ospatuko du, “20 urtean gure aukera euskara” lemapean.
Bilboko Lizardi Mintza Taldea duela 20 urte sortu zen, Bilboko Alde Zaharreko Lizardi euskaltegiko hainbat ikaslek, irakaslek, eta lagunek bultzatuta. Eta helburu bakar batekin sortu zen: zenbait jarduera euskaraz egitea. Horrela, urtean zehar mota askotako ekintzak egiten ditu Lizardi Mintza Taldeak: mendi ibilaldiak, eskiatzea, txirrindularitza, Olentzeroa, Agate deuna, sagardotegia, ikastaroak, musika saioak, antzerkia…
Hauxe da Lizardi Mintza Taldeak 20.urteurrena ospatzeko antolatu duen egitaraua:
- 09:00: Pagasarrirako igoera. Irteteko gunea: Kalderapeko
- 17:00: Argazkien proiekzioa "20 urtean gure aukera euskara"
- 18:00: OXABI erromeria taldea
Informazio gehiago telefono zenbaki honetara deituta: 695 71 43 60
|