Aizu! Print


azkenaEuskara ikasleentzako aldizkaria


AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta doan banatzen du hilero bere ikasleen artean. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material iturri garrantzitsua da


AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan, eta AEK-ko ikasleek egindako lantxoak ere argitaratzen dira tarteka-marteka. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko. Guztira, hilean 11.000 aletik gora banatzen dira ikasle, irakasle eta harpidedunen artean.


AEK-ko ikasleek doan jasotzen dute aldizkaria euskaltegian, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke norberaren etxean, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita. Horretarako helbide elektroniko edo telefono honetara jotzea besterik ez dago:


E-posta: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it edota 943 327 172


25 urte baino gehiago lanean


AIZU! aldizkariak mende laurdena bete zuen 2006ko abenduaren 1ean. Euskara ikasleei laguntzeko asmoz jaio zen, ikas-prozesuan zebiltzanek irakurgaiak izan zitzaten, kioskoan horrelakorik topatzen ez zutelako.


Sortu, lagun talde batek sortu zuen 1981ean. Aitzindariak Deustuko Unibertsitateko zenbait ikasle izan ziren, haietako batzuk euskara ikasten ari zirenak. Euskararen arloan hutsune handi bat sentitzen zuten, euskaltegitik kanpo ez baitzuten euskara lantzeko aukerarik. Gauzak horrela, agerkaritxo bat ekoizteari ekin zioten, artisau eran. Hasiera batean ez zeukaten inolako loturarik AEKrekin: koordinakundea ezagutzen zuten eta, agian, haietakoren bat AEK-ko ikaslea izango zen, baina besterik ez. Nekez egiten zuten aurrera, ordea, eta bi urtez jardun ostean koordinakundeari eskaini zioten hasitako proiektuarekin jarraitzea. 1983ko azaroan atera zen AEKren lehenengo AIZU!, 3. Korrikarekin batera. Harrezkero, AEKren baitan egin du bere ibilbidea.