Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak "sukaldaritza ikastaroa" antolatu du.

2010/01/20













Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak
"sukaldaritza ikastaroa" antolatu du.
Goiztiri AEKren euskaltegian hainbat
ikasle ari da euskara ikasten.
Besteak beste,adinekoak, etorkinak, gaztetxoak...
Datorren urtarrilaren 26an, 09:30etik
11:30era sukaldaritza ikastaroa antolatu du.
Ikastaroa, argazkian ikus dezakegun,
erretiratuen egoitzan izango da.
Izan ere, Goiztiri AEK, bertan, eskolak ematen
ari da joan den irailetik.
Ikasle batek Pupusak Salvadorreko janari
tipikoa prestatu eta nola egiten den azalduko du.
Beste ikasle batek Matea nola egiten den
azalduko du.
Horretaz gain, Mateak Argentinan duen garrantzia,
noiz eta nola hartzen duten azalduko du.
Ikastaroa Beasaindar guztientzat irekia izango da.
Beraz, nahi duenak parte har dezake. Ikastaroa doan da.
Animatu!
Izena eman nahi duenak deitu edota
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegira gerturatu, datorren
astelehena bitarte (otsailak 25).


Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak Dolarea jatetxean izan ziren atzo.

2010/01/13

Urteberriari zein eskolei hasiera paregabea eman zieten atzo Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak! Izan ere, Beasaingo Dolarea jatetxean egon ziren sukaldaritza ikastaroan, atzo. Iban Mate sukaldariak hainbat postre egiten erakutsi zien ikasleei, hala nola, sagar, marrubi zein koko tarta. Postreak egiten erakusteaz gain sukaldean aritzeko hainbat trikimailu ere erakutsi zizkien Iban Matek. Hainbat ikasle joan ziren ikastarora eta bi orduz aritu ziren sukaldean. Oso gustura, gainera!

Zabaldu urtea euskarari!

2009/12/28

Gabonetako postal eta idazlan lehiaketaren irabazleak.

2009/12/23

2009 urteari dagokion Eguberrietako postal eta idazlan lehiaketak irabazleak baditu, jada. Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesean antolatuta eta Ordiziako Jakintza Ikastola eta Urdaneta-Oianguren ikastetxeetako 5, 6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleak protagonista izan dira (bideoa). Zorionak! A) POSTAL LEHIAKETA: 5, 6 eta DBH1eko ikasleei zuzendua. Bi ikastetxeek hiruna sari. Gaiak Euskal Herriko Eguberri edota Gabonekin lotura izan beharko du. + Jakintza Ikastola: 1. saria: Ana Samaniego (DBH1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 60 €-ko tikea. 2. saria: Uxue Alvarez (6.B). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 45 €-ko tikea. 3. saria: Maitane Perez (5.A). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 30 €-ko tikea + Urdaneta-Oianguren Ikastetxea: 1. saria: Unai Ramirez (DBH.1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 60 €-ko tikea. 2. saria: Naroa Calvo (6.). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 45 €-ko tikea. 3. saria: Paula Etxeberria (DBH.1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 30 €-ko tikea. B) IDAZLAN LEHIAKETA: DBH2ko ikasleei zuzendua. Parte hartzaile guztien artean hiru sari. Gaia librea. - 1. saria: Garazi Araña Oiarbide “Alice” (Jakintza) “miracle drug/sendagai miragarria” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 90 €-ko tikea. - 2. saria: Ageda Aizpuru “Uxue” (Oianguren) “saltzen ez diren txapinak” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 70 €-ko tikea. - 3. saria: Goiatz Gorostiza “Goi-Goi” (Oianguren) “galtzerdiaren abentura” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 55 €-ko tikea.

Makilaia ikastaroa Legorretako ikasgelan Goierriko Goiztiri AEK-k antolatuta.

2009/12/22

Makilaia ikastaroa burutu berri dute Legorretako ikasgelan. Goierriko Goiztiri AEK herri ezberdinetan ari da euskara eskolak ematen, Legorretan ere bai; izan ere, bertan bi talde ditugu martxan. AEK-n metodologia komunikatiboa jorratzen dugu. Horretarako AEK-k nazio mailan sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu: helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, kultur ekintzak txertatzen ditugu, berau sustatzeko asmoz; bada, oraingoan makilaia ikastaroa! Ana Talavera, ikasle zein adituak eman zuen ikastaroa teoriko-praktikoa izan zen. Oso gustura aritu ziren ikasle guztiak. Dotore atera, gainera!

Neguko solstizioa

2009/12/21

Neguko solstizioarekin loturik hainbat errito daude Euskal Herriko tradizioen artean, hala nola gabon zuzia, Eguberritan etxeko suan erretzen den enborra. Antzina, animaliak araztu egiten ziren enbor horren gainetik igaroaraziz. Are Eguberriaren izena ere eguzkiaren jaiotzaren ideiarekin loturik dago. Gabonetan, eguzkia bere punturik baxuenera iristen da, zerumugan, eta une horretatik bertatik hasten dira egunak luzatzen. Ezagutzen ditugun kultura guztiek ospatu dute eguzkiaren etorrera-errituekin, eta, kasu askotan, gaur egun arte iraun dute.

Eguzkiaren etorrerarekin, herriek lurraren emankortasun garaiaren etorrera ospatzen dute. Egun horietan ospatutako errituetan, hildako senitartekoei, biziak zaintzeko eskatzen zieten. Kultura askotan, Gabonetan eguzkia gurtzen da, su handiak piztuz. Erritu horiek, egun, Euskal Herrian bezalaxe, kristautasunak izan zuen eraginaren ondorioz paganismoaren eta kristautasunaren nahasketa dira.

Segurara bisita gidatua, datorren abenduaren 23an, asteazkena, Goierriko Goiztiri AEK-tik.

2009/12/16

Abenduaren 23an, asteazkena, Segura herrira bisita gidatua egingo dugu. Irteera, Ordizia, Beasain eta Ormaiztegitik izango da 09:15ean. Segurara bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da. Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko. 09:30ean Ardixarra etxean ikus-entzunezkoa ikusi ondoren herri-gunea bisitatuko dugu. Irteera irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 21erako izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEK-aren euskaltegiren batean. Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagunduta dagoenez doan izango da irteera. Bisita 11:30ean amaituko da. Anima zaitezte!