4. maila eskuratzeko on-line ikastaroa |
|
|
|
Euskalduntzearen gaitasun gorena lortzeko ikastaro berria azaroaren 2an hasiko da eta ekainaren 4an bukatu. 150 orduko on-line ikastaroa izango da, 15 orduko tutoretzarekin. Ikastaroaren prezioa 439 eurokoa da. Ikastaroan izena eman nahi duenak AEKren telefono zenbaki orokorrera deitu dezake (902 36 22 94), edo zuzenean ikastaroaren zuzendariarekin harremanetan jarri:
Aitor Ogiza 943 201 379 edo
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
Hauexek dira ikastaroaren helburuak eta ezaugarri nagusiak:
Helburuak:
- Kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzea eta azalpenak emateko gai izatea.
- Testu espezializatuak bere osotasunean jasotzea eta hizkuntza formal eta informalean egoerari egokituz arrakasta lortzea.
- Era guztietako testuak, zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izatea.
- Idatzizko testuen azaleko eta azpiko esanahia ulertzea.
Ezaugarriak:
150 ordukoa (ikastaroak izan dezakeen balioa ordutara ekarrita): zehaztutako edukiak lantzeko
15 orduko tutoretza ikasleko (zehatzagoa): norbanakoaren proiektua garatzeko.
Hasiera data: azaroaren 2a. Amaiera data: ekainaren 4a.
- Euskalduntzearen 3. maila, EGA edo baliokidearen ziurtagiria aurkeztu behar.
HABEren dirulaguntzak jasotzeko aukera, maila egiaztatuz gero.
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 Hurrengoa > Amaiera >>
|
Orrialdea 12 guztira 14 |