No hay traducciones disponibles.
Atzo, azaroak 5, Bilboko Berbalagun egitasmoaren hasiera ekitaldia ospatu zuten Alde Zaharrean dagoen Kalderapeko Kulturgunean. Sonia Polok, azken Bilboko Aste Nagusiko txupinera, txupina bota eta jaiari bukaera eta egitasmoari hasiera eman zion. Lehenago, antolatzaileek Berbalagun egitasmoa zer den azaldu zuten, eta jarraian, Pantxika Lamurren (Zirika Zirkus) ikuskizunarekin hainbeste barre egin zuten bertaratu ziren lagun guztiek.
Berbalagun proiektua, euskara ikasleak, euskaldun berriak zein euskaldun zaharrak elkarrekin harremanetan jarri, eta mintzapraktika eginez, antolatzen diren ekintzez gozatzeko aukera ematen duen proiektua da. Bilboko Berbalagun proiektuak, Bilboko auzo desberdinetako euskaldunok elkar ezagutzea eta ikasten ari diren ikasleek praktikatzeko aukera gehiago izatea ditu helburu, eta Bilboko AEK-k, Mahatserriko Asapala euskara elkarteak, eta Deustuko Berbaizu euskara elkarteak elkarlanean egiten duten lanaren emaitza.
2009/10 ikasturtean AEK-k mintzapraktika egitasmo asko martxan jarri ditu beste herri askotan, besteak beste; Sestao, Zarautz, Altsasu, Lekeitio, Santurtzi, Durango, Bilbo, Gernika, Artziniega, Orio, Sopuerta, Galdakao, Etxarri, Astigarraga, Hernani,Donostia, Ortuella, Urduña, Bermeo, Abadiño, Abanto-Zierbena, Muskiz, Balmaseda, Getaria, Zalla, Andoain, Gordexola, Aiara, Amurrio, Laudio Orozko, Berriz, Ermua, Markina-Xemein, Ondarroa, Urduña, Zumaia… eta Seguran ere azaroan martxan hasi da.
|