No hay traducciones disponibles.

Oso balorazio positiboa egin dute urriaren 22an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan egin zen 30+10 Mintegian laugarren edizioan parte hartu zuten 85 lagunek. Enpresen emaitzak hobetzeko, hizkuntzak nola kudeatu azaldu zuten 15 proposamen aurkeztuko ziren eta, ohi bezala, ebaluazio-galdetegia pasatu zitzaien bertaratutako guztiei. Balorazio orokorra ona izan da, bereziki aipatzekoa delarik proposamen guztiek jaso zutela “mediatik” gorako puntuazioa.
Ekimenaren xede nagusia enpresaren erantzukizun soziala eta pertsonen hizkuntza-eskubideekiko begirunea sustatzea da, eta enpresei zerbitzu eta produktu eleanitzak eta hizkuntza kudeaketaren gaineko praktika onak eskaintzea. Helburu horrek AHIZE-AEK-k duela 5 urtetik IMHrekin batera garatzen ari den euskara planarekin bat egiten du, IMHn bertan ez ezik, IMHtik kanpo ere hizkuntzen kudeaketa egokia garatzeko erantzukizuna eta kezkak bultzatuta.
Aurten egindako berrikuntzei esker, oraingoan bertaratzerik izan ez zutenek ere internet bidez jarraitu ahal izan zituzten areto nagusian burutu ziren hitzaldiak, eta “txat” bidez ekarpenak egin, hala nahi izan zutenek. IKT taldeko lankideek jasotako datuen arabera, 256 sarrera izan zituen mintegia transmititzen ari zen guneak, horietatik 60k saioak jarraitu zituzten, eta aldi berean konektatuta izan ziren entzuleen kopururik handiena 22 lagunekoa izan zen.
Artikulu honetan guztien berri ematea luze egingo litzaiguke, beraz, batzuk aukeratu ditugu hona ekartzeko. Guztien berri jaso nahi duenak IMHko webera jo dezake. Bertan ditu aurtengo eta aurreko urteetako irudiak eta dokumentuak:
|