Ikasleei “Praktikatu gurekin” web-gunea ezagutarazteko eta berau erabiltzen animatzeko atazak sortu ditu AEK-k |
|
|
|
Mercredi, 28 Octobre 2009 09:47 |
There are no translations available.

Geure ikasleek euskaraz komunikatzeko gaitasuna lortzea nahi badugu, hizkuntza ikasten lagundu beharko diegu, jakina; horretarako ditugu, hain zuzen ere, euskaltegiak. Baina, ikasteaz gain, erabili ere egin beharko dute, praktikatu beharko dute. Bestela nekez lortuko dute jatorrizko hiztunekin arrakastaz komunikatzeko trebezia. Bada, horretarako sortu da “Praktikatu gurekin” ekimena: ikasleei euren ingurunean euskara praktikatzeko aukera anitzak eta erakargarriak eskaintzeko.
Eskaintza hauen guztien berri praktikatu web gunean aurkitu ahal izango dugu eta, ikasleei gune hau ezagutzera emateko asmoz, ataza batzuk sortu ditugu AEKn. Ataza hauek 1B, 2. eta 3. mailetako ikasleei zuzenduta daude eta, haietan, “Praktikatu gurekin” guneari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, gunean iragartzen diren ekimenetan parte hartzeko planak antolatzen ere animatu nahi izan ditugu.
Horrez gain, aipatutako atazek euskara eskoletarako lanak izan nahi dutela gogoan, ez dugu alde batera utzi nahi izan ikas-prozesuari egin beharko lioketen ekarpena eta, horren ondorioz, maila bakoitzerako moldatu dugun atazan maila horretako ikasleei dagokien eduki bat edo batzuen lanketa bideratzeko proposamena eskaini nahi dizuegu.
Atazak eskuratzeko ondoko estekak erabili:
|