Eskuko behatzak ere ez dira igualak |
|
|
|
There are no translations available.
AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian eskuko behatzak ere ez dira igualak lemapean. Honenbestez, 09-10 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 50etik gorako egitasmoren batean.
Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea bada. Berdin dio zein den bere jatorria, adina, lanbidea edo zeintzuk bere zaletasunak, azken batean, eskuko behatzak ere ez direlako igualak. Egitasmoen inguruko informazioa:
http://praktikatu.blogspot.com/
Parte hartzeko datu hauek baino ez dira bete behar. Zure herria edo auzoa ez baduzu bertan topatzen jarri harremanetan gurekin eta dituzun aukerak azalduko dizkizugu. |
|
|
<< Début < Préc 11 12 13 14 Suivant > Fin >>
|
Page 13 de 14 |