BILAKETAK
  EGILEAK
      Informazioa Izena
      Informazioa Gai-sarrerak
      Informazioa SHU
      Informazioa Egile guztiak
  PRODUKTUAK
      Informazioa Izenburua
      Informazioa Produktu-mota
      Informazioa Gai-sarrerak
      Informazioa SHU
      Informazioa UEUko Sailak
      Informazioa Fakultateak
      Informazioa Erakundeak
  BILAKETA AURRERATUA
   INFORMAZIOA:
      UEUko sailak
      Erakundeak
      Fakultateak
Euskaraz Ingelesez Frantzesez Espainolez

Azken eguneraketa: 2010/01/11

fontes

EUSKAL KOMUNITATE ZIENTIFIKOAREN DATU-BASEA

 

      1. Zer da Inguma?
      2. Zer dago Inguma-n une honetan?
      3. Inguma nola erabili?
      4. Erakunde zerrenda:

        A B C D E F G H I J K L LL M N Ñ O P Q R S T U V W Y Z

 

 

1. Zer da Inguma?
Inguma Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz UEUk sortutako euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Bertan azken 40 urteetan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da; euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen duen aipu laburra, alegia. Inguma-ren helburua euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea izan da (unibertsitate mailakoa eta euskaraz), oraingoz bere hastapenetan baino ez dago.

Inguma-ren helburu nagusia euskal produkzio akademikoaren berri ematea da. Hortaz, ez da bibliografia nazional bat, eta ez da dokumentu bakoitzaren deskribapen edota baloraziorik egiten (euskararen kalitateaz, adibidez), Inguma euskarazko produktu guztiak eta egile euskaldunak ezagutarazteko tresna azkar eta eraginkorra izateko asmoz sortu baita.

Unibertsitate mailako euskarazko produkzioa bere osotasunean jaso da mota ezberdinetako produktuak kontuan hartuz: ahozkoak (hauen barnean, hitzaldiak, ikastaroak, irakasgaiak) eta idatzizkoak (hots, liburuak, artikuluak, hitzaurreak, liburu-aipamenak, edizio kritikoak, ikerketak, doktorego-tesiak).

Egileen kasuan, izen-deiturekin batera, beren helbide elektronikoa azaltzen da, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren partaideen arteko ezagutza eta komunikazioa ahalbidetzeko ezinbesteko datua izan daitekeelakoan. Ondorio hau izan dezan, Inguma-ren erabilera publikoak ahalik eta zabalena behar du izan. Arrazoi honengatik Web formatua du eta gaur egun bere helbidean (www.inguma.org) nahiz UEUren orrialdean (www.ueu.org) aurki daiteke.

2. Zer dago Inguma-n une honetan?
Une honetan Inguma datu-basean UEU-ren produkzioarekin batera (ikastaroak, hitzaldiak, 3. zikloko irakasgaiak, liburuak zein artikuluak), unibertsitate mailako euskarazko zein erdarazko 109 aldizkariren euskarazko artikuluak, 46 argitaletxeren euskarazko liburuak, zenbait unibertsitateen euskarazko eskaintza akademikoa eta hainbat erakunderen hitzaldiak zein ikastaroak [ikus 4. Erakunde zerrenda atala, bertan Inguma datu-basean aurkitzen diren erakundeen zerrenda zehazten da].

Orotara Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-baseak momentu honetan 31.567 dokumenturi atxikiriko 7.649 egile eskaintzen ditu, guztira 39.216 erregistro. Dokumentu horietarik 10.850 artikuluak dira; 4.090, liburu-aipamenak, hitzaurreak, liburu-atalak edo edizio kritikoak; 344, doktorego-tesiak; 87, ikerkuntza-proiektuak; 1.721, liburuak; 466, itzulpenak; 8.193, hitzaldiak; 1.324, ikastaroak; eta 4.696, irakasgaiak.

EGILEEN POSTA ELEKTRONIKOA ETA WEB ORRIAK/BLOGAK

Egileen zein datu-basearen erabiltzaileen arteko elkar ezagutza eta komunikazioa sustatzeko bi baliabide eskaintzen dira: alde batetik, egileen helbide elektronikoa, eta bestetik, egileen web orriak, blogak edo antzeko gune elektronikoak (beti ere egileak baldin baditu). Web orriak dituzten egileen kasuan izen-deiturak azpimarratuta ageri dira, nahikoa da gainean klik egitea egile baten webgunera heltzeko.

Oharra: edozein iradokizun eta aldaketarako, edo egileren batek bere izena Inguma-tik kendu nahi izanez gero, helbide honetara idatz dezake: inguma@ueu.org.

EUSKARAZKO PRODUKZIOAREN OINARRIZKO ERREFERENTZIA

Inguma datu-basean 31.567 dokumenturen oinarrizko erreferentzia dokumentala jaso da. Idatziko dokumentuen kasuan urrunago jo dugu eta obraren erreferentzia bibliografikoarekin batera (izenburua, egilea/-k, ekoizpen urtea eta erakundea eta sailkapena), dokumentuaren URLa edo sareko esteka eskaintzen da, ekoizpenaren gaineko kontsulta telematikoa ahalbidetzeko. Horrela, zuzenean irakur daitezke 6.500 artikulu, 667 HAA (liburu-aipamen, hitzaurre, liburu-atal edo edizio kritiko), 555 liburu, 152 itzulpen eta 32 doktorego-tesi. Guztira, une honetan Inguma datu-basetik 7.906 idatzizko dokumenturen kontsulta zuzena egin daiteke.

DOKTOREGO-TESIEN ARGITALPEN ELEKTRONIKOA

Inguma datu-basean euskaraz egindako 344 doktorego-tesi katalogatuta daude. Kontutan hartuta dokumentu-mota honek euskarazko produkzioaren sustapenean eta komunitate zientifikoaren trinkotzean izan dezkakeen garrantzia, Udako Euskal Unibertsitateak, euskarazko doktorego-tesiak euskarri elektronikoan (PDF formatuan) argitaratzen dihardu. Doktorego-tesien argitalpen digitala, egileen baimenaz egiten da, ISBN zenbaki dauka eta Inguma datu-basetik zuzenean eskura daiteke. Une honetan Inguma datu-basean 9 doktorego-tesien argitalpen digitala kontsulta daiteke.

Oharra: Doktore-tesien argitalpen digitalaren gainean informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero (adb. egile eskubide, segurtasun neurri, baldintza, baimen, etabarri buruz), Inguma datu-basearen arduradunarekin harremanetan jarri honako posta elektronikoan: inguma@ueu.org.

3. Inguma nola erabili?
Datu-base gehienek bezala, Inguma-k egile zein dokumentuen bilaketak egiteko aukera ezberdinak ditu. Bilaketak gauzatzeko 2 talde handitan antolatutako hamar eremu daude: 1) egileak topatzeko hiru eremu eskaintzen dira: Izena, Gai-sarrerak eta SHUa; 2) dokumentuak aurki daitezke honelako bilaketa irizpideak erabilita: Izenburua, Dokumentu-mota, SHUa, Gai-sarrerak, Erakundea, Fakultatea eta Saila.

EGILEA ZER DEN
Ahoz edo idatziz kultur dokumentua egin duen pertsonari deritzo egile. Aski da egilearen izena edo abizena, osoa edo hasiera bakarrik idaztea -etendurarik erabili gabe- egile hori edo izen berekoak ikusteko. Izen abizenaz/ez gain Inguma-n agertzen den egilearen datu pertsonal bakarra, komunikaziorako erabiltzen duen helbide elektronikoa da (baldin badu). Dena dela, aski da egilearen mezu bat helbide elektronikoa eguneratu edo, horrela eskatzen bada, kentzeko.

Inguma-n ez da onomastikako arau edo irizpide ortografiko berezirik jarraituko: egileen izen-abizenak jatorrizko dokumentazioan dauden moduan azalduko dira Inguma-n eta modu bat baino gehiagotan agertzekotan, maizen erabiltzen dena hautatuko da Inguma-rako.

Ahozko produktuen artean, ikastaroen kasuan zehazki, egiletzat hartuko dira bai ikastaro horren arduraduna –sailburua, askotan– bai ikastaro osoa eman duen hizlari bakarra. Dena den, ez da bereizketarik egingo ikastaro baten egilea agertzen denean; aipatutako bi aukerak izan daitezkeela pentsatu behar da.

Arazo dokumentalak direla eta, ahozko zein idatzizko zenbait produkturen egilea ez da aurkitu. Kasu hauetan, egilea ezagutzen ez dela adierazteko ondoko formulak erabiliko dira: ikastaroen kasuan, Arduradun ezezaguna formula erabiliko da, hitzaldiei dagokienez, Hizlari ezezaguna, irakasgaien kasuan, Irakasle ezezaguna, eta abar.


IZENBURUA ZER DEN
Bilatu nahi den dokumentuaren edo dokumentuen izenburuko hasierako hitzak idatziz, hitz horiek dituzten dokumentua edo dokumentu guztiak aterako dira ordena alfabetikoz. Izenburuekin ere ez da arau ortografikorik jarraitu: argitaratutako liburuak eta artikuluen izenburuak jatorrizko forman daude; eta gauza bera hitzaldi eta ikastaroei dagokienez.

 

DOKUMENTU-MOTA ZER DEN
Pertsona batek sortu duen unibertsitate mailako edozein kultur produkturi, dokumentu deitu zaio. Nagusiki bi motatako dokumentuak daude: ahoz eta idatziz sortutakoak. Multzo bi horietako bakoitzean, berriz, beste honako bereizketak egin dira:

Ahozko dokumentuak:

Irakasgaia: kreditu bidez neurtu eta ahoz adierazitako gai akademikoari deritzo horrela.
Hitzaldia: saio batean ahoz adierazitako gaiari deritzo.
Ikastaroa: gai baten inguruko hitzaldi multzoa deritzo.

Idatzizko dokumentuak:

Artikulua: aldizkari batean egile bat edo gehiagoren artean idatzitako lanari deritzo horrela.
H.A.A. (Hitzaurrea / Aipamena / Artikulua): hiru motatako dokumentuak barneratzen ditu kategoria honek.
Hitzaurrea (H): liburu baten hasieran kokatzen den aurkezpena da.
Aipamena (AP): beste egile batek/egile batzuek idatzitako liburu zein artikulu baten kritika da.
Artikulua (AR): egile askoren artean idatzitako liburu baten atal beregainari deritzo horrela.
Edizio kritikoa (EK): liburu zaharren berargitarapen kritikoa edo prestatzailea daramaten antologia idazlanei deritzo horrela.
Liburua: egile batek edo batzuek idatzitako argitalpen beregaina da.
Itzulpena: euskara ez den beste hizkuntzetako idazkiaren euskaratzea.

Bestelako dokumentuak:

Ikerkuntza-proiektua: erakunde batek diruz-lagundutako ikerketa-lan zientifikoari deritzo.
Doktorego-tesia: Unibertsitate batek ematen duen gradu-akademiko gorena.

 

SHUa ZER DEN
Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) zientzia eta jakintza guztiak sailkatzeko sistema bat da. Funtsean Melvil Dewey-k sortua (1876), une honetan munduan gehien erabiltzen den sailkapen-sistema da, eta hori dela eta, Inguma-k ere erabiltzen du.

Bere aukera guztiak agortuz gero 160.000 sarrera desberdin dituen arren, datu-base honetan 118 sarreradun bertsio hiperlaburtu bat hautatu da, moldaketa txiki batzuk eginez. Gai bakoitzak zientzia edo jakintzaren esparru zabal bat hartzen du eta zenbaki bat dagokio. Dokumentu bakoitzak halako zenbakia darama. Ondoko zerrendan zenbaki bakoitzak duen edukia azaltzen da:

0 Gai orokorrak. Zientzia eta ezagutza. Antolakuntza. Informazioa. Dokumentazioa. Idazkuntza. Bibliografia. Bibliotekonomia. Erakundeak. Dokumentu eta argitalpenak, oro har

01 Bibliografia eta bibliografiak. Katalogoak
02 Bibliotekonomia. Bibliotekologia
03 Hiztegiak eta entziklopediak
05 Aldizkariak eta aldizkako argitalpenak
06 Erakundeak. Elkarteak. Kongresuak. Erakusketak. Museoak
07 Prentsa eta egunkariak. Kazetaritza
08 Idazlan osoak
09 Eskuizkribuak. Liburu bitxiak

1 Filosofia. Psikologia

11 Metafisika
13 Espirituaren filosofia
14 Sistema filosofikoak
15 Psikologia
16 Logika. Epistemologia. Ezagutzaren teoria
17 Morala. Etika

2 Erlijioa. Teologia

21 Teologia naturala
22 Biblia
23 Teologia dogmatikoa
24 Teologia praktikoa
25 Teologia pastorala
26 Kristau-Eliza Katolikoa
27 Kristau-Elizaren historia
28 Bestelako Kristau Elizak
29 Erlijio ez-kristauak

3 Gizarte-Zientziak. Estatistika. Politika. Ekonomia. Merkataritza. Zuzenbidea. Gobernamendua. Arazo militarrak. Ongizatea. Aseguruak. Hezkuntza. Antropologia

30 Gizarte-Zientzien teoria eta metodologia, oro har.
31 Demografia. Soziologia. Estatistika
32 Politika
33 Ekonomia
34 Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
35 Herri-Administrazioa. Gobernamendua. Arazo militarrak
36 Ongizatea. Lana eta langabezia. Etxebizitza. Kontsumoa. Aseguruak
37 Hezkuntza. Pedagogia. Irakaskuntza. Aisialdia
39 Antropologia. Etnologia. Folklorea

4 Euskalgintza

41 Euskararen irakaskuntza
42 Soziolinguistika. Hizkuntza-politika
43 Terminologia
44 Bertsolaritza

5 Natur Zientziak. Ekologia

51 Matematika
52 Astronomia. Astrofisika. Geodesia
53 Fisika
54 Kimika. Mineralogia
55 Geologia. Metereologia
56 Paleontologia
57 Biologia, oro har
58 Botanika
59 Zoologia

6 Zientzia Aplikatuak. Medikuntza. Teknika

61 Medikuntza. Osasuna. Farmazia. Albaitaritza
62 Ingeniaritza eta Teknologia oro har (Mekanikoa, Elektrikoa, Nuklearra, Makinak, Zubiak, Errepideak, Tunelak, Trenbideak, Presak, Urtegiak, Ontziak). Meatzaritza
63 Nekazaritza. Basogintza. Ehiza. Arrantza. Abeltzaintza. Baratzegintza
64 Etxeko ekonomia. Sukaldaritza. Etxebizitza
65 Enpresa-Zientziak. Telekomunikazioa. Liburua eta inprimategia. Garraioa. Posta. Publizitatea
66 Industria kimikoa (erregaiak, pinturak). Elikagaien industria. Metalurgia
67 Bestelako industriak
68 Informatika
69 Eraikuntza

7 Arte Ederrak. Jokoak. Kirolak. Ikuskizunak. Hiri- eta lurralde-antolaketa

71 Hiri- eta lurralde-antolaketa
72 Arkitektura
73 Eskultura
74 Diseinua. Marrazkigintza. Moda
75 Pintura
76 Grabatua
77 Argazkigintza. Zinea. Bideoa
78 Musika
79 Kirolak. Jokoak. Ikuskizunak

8 Hizkuntzalaritza. Filologia. Literatura

81 Hizkuntzalaritza eta hizkuntzak
82 Literatura

9 Geografia. Biografia. Historia

90 Arkeologia. Historiaurrea
91 Geografia
92 Biografiak
93 Historia

 

GAI-SARRERAK ZER DIREN

Inguma-ren gai-sarreren zerrenda UEUko dokumentalistek sortutako gako-hitzen zerrenda kontrolatu eta itxi bat da. Bi motatako sarrerak ditu: zientzia- edota jakintza-esparru bat deskribatzen dituztenak (Fisika, Historia, etab.) eta toponimoak (Euskal Herria, Europar Batasuna, etab.). Lehenek dokumentuaren gaia deskribatzen dute, eta bigarrenak gai hori aldez edo moldez, lurralde edota gizarte zehatz bati loturikoa den zehazten du (Historia eta Euskal Herria, edo Ekonomia eta Europar Batasuna). Dokumentu bakoitzak hiru gai-sarrera ditu gehienez eta bat gutxienez.

Gai-sarreren bidezko bilaketa egin nahi izanez gero, gaiak bi eratan antolaturik topatu ahal izango dira:

1. Gai-sarrera guztiak ordena alfabetiko bati jarraituz (Atik Zra) antolatu dira.

2. Gai-sarrera guztiak zazpi atal nagusitan antolatu dira. Atal hauek jakintza-arlo ezberdinak izan daitezke (Gizarte-Zientziak, Giza Zientziak, Zientziak, Ingeniaritza eta Teknika, Osasun-Zientziak), Toponimoak eta Bestelakoak. Jakintza-arloei dagokienez, gai bera jakintza-arlo ezberdinetan ager daiteke (adibidez, “Euskalkiak”, Gizarte-Zientziak eta Giza Zientziak sailetan koka daiteke). Kontuan izan behar da, kasu honen antzera, beste asko ere zientziak ez direla, aipatutako jakintza-arloekin harremanetan dauden gaiak baizik (adibidez, “Ekologia” Gizarte-Zientziak sailean agertzen da, baina ez da zientzia bat). Jakintza-arlo batekin harreman argirik ez duten gaiak (aipatutako “Ekologia”, esate baterako) eta aurreko ataletan kokatu ez diren zenbait gai (“Zezenak”, kasu) Bestelakoak atalean aipatzen dira.

 

ERAKUNDEAK ZER DIREN
Idatzizko eta ahozko produktuak sortzen edo/eta argitaratzen dituen edozein korporaziori edo erakunderi deritzo horrela.

Saila
Unibertsitateetako eta kultur erakundeetako egituren unitateak dira. Sail bakoitzak diziplina zientifiko jakin bat hartzen du bere barnean. Momentuz, UEUn dauden sailak soilik agertzen dira. Sailen izena jatorrizko dokumentazioan ageri den bera da; ez da inolako zuzenketa ortografiko edo gramatikalik egin. Gutxi gorabehera 26 sail dira, baina urtez urte, izenak aldatuz, berriak sortuz edota desagertuz joan dira.

Fakultatea
Unibertsitateetako diziplina zientifiko bakoitzaren egoitzak izan ohi dira. Oraingoz, UPV/EHUko fakultateak soilik agertzen dira.

 

4. Erakunde zerrenda

Erakundetzat hartzen dira mota ezberdinetako kultur korporazioak: unibertsitateak, kultur elkarteak, argitaletxeak, enpresak, aldizkariak edota taldeak, besteak beste. Une honetan datu-basean dauden erakundeak honako hauek dira:

ERAKUNDEAREN LABURDURA DATU-BASEAN
  ERAKUNDEAREN IZENA
DOKUMENTU-MOTA [zenbakia (urteak)]
UEU
Udako Euskal Unibertsitatea

Ikastaroak eta hitzaldiak
(1973-2009)
Irakasgaiak
(2001/02-2003/04)

UEU arg
Udako Euskal Unibertsitatearen argitaletxea 
Argitalpenak
UZTARO
Uztaro, Giza eta Gizarte-zientzien aldizkaria
Artikuluak
1-70 (1990-2009)
AKOBE
Akobe, Restauración y conservación de bienes culturales. Ondasunen artapen eta berriztapena
Artikuluak
0-8 (1999-2007)
ALBERDANIA
Alberdania
Argitalpenak
ANKULEGI
Ankulegi, Gizarte Antropologia aldizkaria. Revista de antropología. Revue d´ethnologie
Artikuluak
1-12 (1997-2008)
ARABERA
Arabera
Argitalpenak
ARANTZAZU arg
Editorial Franciscana Arantzazu
Argitalpenak
ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA
Aranzadi Zientzi Elkartea
Hitzaldiak
(2000-2002)
ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA arg
Aranzadi Zientzi Elkartearen argitaletxea
Argitalpenak
ASJU
Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio Urquijo", International Journal of Basque Linguistics and Philology
Artikuluak
14-36 (1980-2002)
ALV
Antonio Vera López argitaletxea
Argitalpenak
AZKOAGA
Azkoaga, Cuadernos de Ciencias Sociales y Económicas
Artikuluak
1-13 (1985-2006)
AZPILKUETA
Azpilcueta, Cuadernos de Derecho
Artikuluak
1-19 (1984-2003)
BARANDIARAN FUNDAZIOA arg
Jose Miguel Barandiaran Fundazioaren argitaletxea
Argitalpenak
BAT
Bat, Soziolinguistika aldizkaria
Artikuluak
1-70 (1990-2009)
BESATARI
Besatari Kultur Elkartearen argitaletxea
Argitalpenak
BIDASOA IKERKETA ZENTROAREN KOADERNOAK
Cuadernos del Centro de Estudios de Bidasoa/Bidasoa Ikerketa Zentroaren Koadernoak
Artikuluak
1-5 (1998-2006)
BIDASOAKO IKASKUNTZEN ALDIZKARIA
Bidasoako Ikaskuntzen aldizkaria/ Boletín de Estudios del Bidasoa/ Révue des études de la Bidassoa

Artikuluak
1-24 (1984-2006)

BIDEBARRIETA
Bidebarrieta, Revista de Humanidades y Ciencias Sociales/Bilboko Giza eta Gizarte Zientzien aldizkaria
Artikuluak
1-17 (1996-2006)
BIDEGILEAK
Bidegileak
Argitalpenak
BILDUMA
Bilduma, Revista del Servicio de Archivo del Ayuntamiento de Errenteria/Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria
Artikuluak
1-19 (1987-2005)
BITARTE
Bitarte
Artikuluak
13-36 (1997-2005)
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK arg
Bizkaiko Batzar Nagusien argitaletxea
Argitalpenak
BOLETIN DE ESTUDIOS HISTORICOS SOBRE SAN SEBASTIAN
Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián
Artikuluak
16-40 (1982-2006)
BOLETIN DE LA ACADEMIA VASCA DE DERECHO
Boletín de la Academia Vasca de Derecho
Artikuluak
0-16 (2003-2008)
BOLETIN DE LA RSBAP
Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País/Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Boletina
Artikuluak
36-62.1 (1980-2006)
BRANKA
Branka, Euskaldun Sozialista aldizkaria

Artikuluak
1-14 (1966-1972)

BULLETIN DU MUSÉE BASQUE
Bulletin du Musée Basque

Artikuluak
136-163 (1993-2004), 165(2005)

CUADERNOS DE ALZATE
Cuadernos de Alzate, Revista Vasca de la Cultura y las Ideas
Artikuluak
1-33 (1984-2006)
CUADERNOS DE GESTION
Cuadernos de Gestión

Artikuluak
16-22 (1995-2000)
I-VII.1 (2001-2007)

CUADERNOS DE ETNOLOGÍA Y ETNOGRAFÍA
Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra
Artikuluak
34-82 (1980-2007)
CUADERNOS VASCOS DE HISTORIA DE LA MEDICINA
Cuadernos vascos de historia de la medicina/Medikuntzaren historiarako euskal kodernoak
Artikuluak
1-2 (1992-1993)
DAKIT
Dakit argitaldaria
Argitalpenak
DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA arg
Durangoko Arte eta Historia Museoaren argitaletxea
Argitalpenak
EGAN
Egan, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko "Boletina"-ren euskarazko gehigarria
Artikuluak
(1983-2009)
EIBARKO KUADERNUAK
Eibarko Kuadernuak
Artikuluak
1-2 (2000-2002)
EIE
Euskal Idazleen Elkartea
Ikastaroak eta hitzaldiak
EKAIA
Ekaia, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi aldizkaria
Artikuluak
1-21 (1990-2008)
EKONOMIAZ
Ekonomiaz, Revista de Economía Vasca/ Ekonomiari buruzko Euskal aldizkaria
Artikuluak
1-64 (1985-2007)
ELE
Ele
Artikuluak
1-19 (1986-1999)
ELERIA
Eleria, Euskal Herriko Legelarien aldizkaria
Artikuluak
0-18 (1996-2008)
ELHUYAR
Elhuyar Kultur Elkartea
Ikastaroak eta hitzaldiak
ELHUYAR ald
Elhuyar aldizkaria
Artikuluak
1-22 (1974-1996)
ELHUYAR arg
Elhuyar Kultur Elkartearen argitaletxea
Argitalpenak
ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNIKA
Elhuyar Zientzia eta Teknika
Artikuluak
91-248 (1995-2008)
ENPRESEN ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIORAKO ALDIZKARIA
Revista de Dirección y Administración de Empresas/ Enpresen Zuzendaritza eta Administraziorako aldizkaria
Artikuluak
1-13 (1994-2006)
ENSEIUKARREAN
Enseiukarrean
Artikuluak
1-16 (1986-2002)
EREIN
Erein argitaletxea
Argitalpenak
ERNAROA
Ernaroa, Revista de Historia de Euskal Herria/ Euskal Historiazko aldizkaria
Artikuluak
1-13 (1985-1998)
ESTUDIOS DE DEUSTO
Estudios de Deusto. Revista de la Universidad de Deusto
Artikuluak
28.1-52.2 (1980-2004)
ESTUDIOS EMPRESARIALES
Estudios Empresariales
Artikuluak
63-124 (1986/87-2007)
ETNIKER BIZKAIA
Etniker Bizkaia
Artikuluak
1-12 (1975-2003)
EUSKALDUNON EGUNKARIA arg
Euskaldunon Egunkariaren argitaletxea
Argitalpenak
EUSKALINGUA
Euskalingua aldizkaria

Artikuluak
1-14 (2002-2009)

EUSKALTZAINDIA
Euskaltzaindia

Hitzaldiak
(1994-2004)

EUSKALTZAINDIA arg
Euskaltzaindiaren argitaletxea
Argitalpenak
EUSKARAREN IKER ATALAK
Litterae Vasconiae. Euskararen Iker Atalak. Labayru Ikastegiko Hizkuntza Arloaren aldizkaria

Artikuluak
1-8 (1982-2001)

EUSKERA
Euskera, Euskaltzaindiaren lan eta agiriak/ Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca/  Travaux et actes de l´académie de la langue basque
Artikuluak
14-53 (1969-2008)
EUSKO-FOLKLORE
Anuario de Eusko-Folklore
Artikuluak
29-45 (1980-2006)
EUSKO IKASKUNTZA arg
Eusko Ikaskuntzaren argitaletxea
Argitalpenak
EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK
Eusko Ikaskuntzen Kongresuak/ Congresos de Estudios Vascos/ Congres d´Etudes Basques
Artikuluak
9-15 (1984-2002)
EZTABAIDA (ELKAR arg)
Eztabaida Bilduma
Argitalpenak
FABRIKART
Fabrikart. Arte, tecnología, industria, sociedad
Artikuluak
1-7 (2001-2007)
FARMAZILARI EUSKALDUNEN ELKARTEA arg
Farmazilari Euskaldunen Elkartearen argitaletxea
Argitalpenak
FONTES LINGUAE VASCONUM
Fontes Linguae Vasconum, studia et documenta
Artikuluak
35-106 (1980-2007)
FORMULA
Fórmula, Cuadernos de Ciencias Físico-químicas y Matemáticas
Artikuluak
1-5 (1990-1999)
GACETA MÉDICA DE BILBAO
Gaceta Médica de Bilbao
Artikuluak
88-105 (1991-2008)
GAIAK arg
Gaiak argitaletxea
Argitalpenak
GALEUZCA
Galeuzca, Galizia-Euzkadi-Catalunya
Artikuluak
1990-1993
GATUZAIN
Gatuzain argitaletxea
Argitalpenak
GERO
Ediciones Mensajero
Argitalpenak
GERONIMO UZTARIZ
Geronimo de Uztariz aldizkaria
Artikuluak
1-24 (1987-2008)
GERONIMO UZTARIZ arg
Geronimo Uztariz argitaletxea
Argitalpenak
GIDA
Gida aldizkaria

Artikuluak
1-32 (1996-2003)

GIPUZKOAKO KUTXA arg
Gipuzkoako Kutxaren argitaletxea
Argitalpenak
GOGOA
Gogoa. Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria
Artikuluak
I.1-VIII.1 (2001-2008)
HABE arg
HABE argitaletxea
Argitalpenak
HEGATS
Hegats, Literatur aldizkaria
Artikuluak
1-39 (1989-2007)
HERMES
Hermes, Pentsamendu eta Historia aldizkaria/Revista de Pensamiento e Historia
Artikuluak
0-30 (2001-2009)
HIKA
Hika
Artikuluak
1-116 (1990-2000)
HIZPIDE
Hizpide
Artikuluak
35-70 (1996-2009)
HUARTE DE SAN JUAN: FILOLOGIA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA
Huarte de San Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: filologia eta hizkuntzaren didaktika
Artikuluak
1-8 (1995-2006)
HUARTE DE SAN JUAN: GEOGRAFIA ETA HISTORIA
Huarte de San Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: geografia eta historia
Artikuluak
1-13 (1994-2006)
HUARTE DE SAN JUAN: HIZKUNTZALARITZA ETA LITERATURA
Huarte de San Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: hizkuntzalaritza eta literatura
Artikuluak
1 (1995)
HUARTE DE SAN JUAN: PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA
Huarte de San Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: psikologia eta pedagogia
Artikuluak
1-13 (1995-2006)
IDATZ/HEGATS (buletina)
Idatz/Hegts buletina
Artikuluak
1-14 (1983-1989)
IDATZ & MINTZ
Idatz & Mintz, literatur atalen sorta
Artikuluak
1-37 (1983-2003), 40 (2005)
IeZ
IeZ, Ingurugiroa eta Zuzenbidea

Artikuluak
1-5 (2003-2007)

IKASTARIA
Ikastaria, Cuadernos de Educación
Artikuluak
1-16 (1985-2008)
IKER Ikerketa Gunea
IKER-CNRS Euskarari eta Euskal Testuei Buruzko Ikerketa Gunea
Hitzaldiak
(2000-2005)
INGURUAK
Inguruak, Revista Vasca de Sociología y Ciencia Política
Artikuluak
3-46 (1987-2009)
IRIGOIEN arg
Alfonso Irigoienen argitaletxea
Argitalpenak
ISTURITZ
Isturitz, Cuadernos de Prehistoria-arqueología
Artikuluak
1-11 (1982-2001)
JAKIN
Jakin
Artikuluak
1-169 (1977-2008)
JAKIN arg
Jakin argitaletxea
Argitalpenak
JENTILBARATZ
Jentilbaratz, Cuadernos de Folklore
Artikuluak
1-8 (1983-2004)
KARMEL
Karmel
Artikuluak
170-251 (1984-2005)
KARMEL arg
Karmel argitaletxea
Argitalpenak
KLASIKOAK (Euskal Editoreen Elkartea)
Euskal Editoreen Elkartea
Argitalpenak
KLASIKOAK (Pentsamendu Unibertsala)
Klasikoak S. M. argitaletxea
Argitalpenak
KOBIE: antropología cultural
Kobie, Antropología Cultural
Artikuluak
2-10 (1985-2001/2003)
KOBIE: ciencias naturales
Kobie, Ciencias Naturales
Artikuluak
15-21 (1985-1993)
KOBIE: etnografía
Kobie, Etnografía
Artikuluak
1 (1984)
KOBIE: paleoantropología
Kobie, Paleoantropología
Artikuluak
14-26 (1984-2000/2002)
LABAYRU arg
Labayru Ikastegiaren argitaletxea
Argitalpenak
LANGAIAK
Langaiak
Artikuluak
1-11 (1982-1988)
LAN-HARREMANAK
Lan-harremanak, Revista de Relaciones Laborales
Artikuluak
1-14 (1999-2006)
LAPURDUM
Lapurdum
Artikuluak
1-11 (1996-2006)
LARRUN
Larrun
Artikuluak
1-23 (1985-1994)
LETRAS DE DEUSTO
Letras de Deusto
Artikuluak
1-115 (1971-2007)
LEYÇAUR
Leyçaur, Andoaingo Ikerketa Historikoen aldizkaria/Revista de Estudios Históricos de Andoain
Artikuluak
0-9 (1996-2006)
LIKINIANO arg
Felix Likiano Kultur Elkartearen argitaletxea
Argitalpenak
LUMA
Luma argitaletxea
Argitalpenak
LURRALDE
Lurralde, Investigación y Espacio
Artikuluak
1-30 (1978-2007)
MEDIATIKA
Mediatika, Cuadernos de Medios de Comunicación
Artikuluak
1-11 (1984-2005)
MENDEBALDE arg.
Mendebalde Kultura Alkartearen argitaletxea
Argitalpenak
MUGA
Muga, revista mensual
Artikuluak
1-95 (1979-1996)
MUNDAIZ
Mundaiz
Artikuluak
16-73 (1980-2007)
MUNIBE: antropologia-arkeologia
Munibe, Antropologia-arkeologia
Artikuluak
28-57 (1976-2006)
MUNIBE: natur-zientziak
Munibe, Ciencias Naturales-Natur Zientziak
Artikuluak
36-56 (1984-2005)
MUSIKER
Musiker, Cuadernos de Música
Artikuluak
1-14 (1983-2005)
Nafarroako Gobernua eta Lan Harremanen Kontseilua arg.
Nafarroako Gobernua eta Lan Harremanen Kontseiluaren argitaletxea
Argitalpenak
NATURZALE
Naturzale, Cuadernos de Ciencias Naturales
Artikuluak
1-18 (1983-2004)
NOTITIA VASCONIAE
Notitia Vasconiae, Euskal Herriko Zuzenbide Historikorako aldizkaria/ Revista de Derecho Histórico de Vasconia
Artikuluak
1-2 (2002-2003)
OEE arg
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Argitalpenak
(1992,1995-1996,1998-2006,2008)
OHITURA
Ohitura, Estudios de Etnografía Alavesa
Artikuluak
0-10 (1981-2003)
OIHENART
Oihenart, Cuadernos de Lengua y Literatura
Artikuluak
1-22 (1982-2006)
ONDARE
Ondare, Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales
Artikuluak
1-25 (1982-2005)
OSASUNKARIA
Osasunkaria, Revista Vasca de Salud Pública y Gestión Sanitaria
Artikuluak
1-17 (1992-1999)
PAMIELA
Pamiela argitaletxea
Argitalpenak
REVISTA DE PSICODIDACTICA
Revista de Psicodidáctica
Artikuluak
1-17 (1996-2004)
REVISTA VASCA DE ECONOMIA SOCIAL
Revista Vasca de Economía Social/Gizarte Ekonomiaren Euskal aldizkaria
Artikuluak
0-3 (2004-2007)
RIEV
Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV)
Artikuluak
28-51.2 (1983-2006)
RIVADENEYRA arg
J. M. Rivadeneyraren argitaletxea
Argitalpenak
RVAP - Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria
Revista Vasca de Administración Pública/Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria
Artikuluak
1-79 (1981-2007)
RVDPA - Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje
Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje
Artikuluak
1-20 (1989-2008)
SABINO ARANA KULTUR ELKARGOA
Fundación Sabino Arana Kultur Elkargoa
Hitzaldiak
SABINO ARANA KULTUR ELKARGOA arg
Fundación Sabino Arana Kultur Elkargoaren argitaletxea
Argitalpenak
SAIOAK
Saioak, Revista de Estudios Vascos

Artikuluak
1-5 (1977-1982)

SANCHO EL SABIO
Sancho el Sabio, Revista de Cultura e Investigación Vasca/Euskal Kultura eta Ikerketa
Artikuluak
1-26 (1991-2007)
SEI eta UEU
Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetza
Hitzaldiak
(2002-2003)
SENEZ
Senez, Itzulpen aldizkaria
Artikuluak
1-37 (1984-2009)
SIGMA
Sigma, Revista de matemáticas/ Matematika aldizkaria
Artikuluak
19-31 (2001-2007)
SUSA
Susa Literatura argitaletxea
Argitalpenak
SUSTRAI
Sustrai, Revista Agropesquera/Nekazaritza eta Arrantza aldizkaria
Artikuluak
1-89 (1985-2009)
TANTAK
Tantak, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza aldizkaria
Artikuluak
1-38 (1989-2007)
TTARTTALO
Ttarttalo
Argitalpenak
THEORIA
Theoria, Revista de Filosofía, Teoría, Historia y Fundamentos de la Ciencia
Artikuluak
1-59 (1985-2007)
TRABAJOS DE ARQUEOLOGÍA DE NAVARRA
Trabajos de Arqueología de Navarra

Artikuluak
1-19 (1982-2006)

UdalGIDA
UdalGIDA, Udal Informazio Interesgarria

Artikuluak
1-13 (2004-2007)

UEU eta EIZIE
Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen arteko lankidetza
Ikastaroak eta hitzaldiak
(2002)
UEU eta EUSKARA ZERBITZUAK
Udako Euskal Unibertsitatea eta Bizkaiko Udaletako Euskara Zerbitzuen arteko lankidetza
Ikastaroa eta hitzaldiak
(2006)
UEU eta ITZULIDATZ
Udako Euskal Unibertsitatea eta Itzulidatz
Lan-Taldearen arteko lankidetza
Ikastaroa eta hitzaldiak
(2003)
UEU eta UEMA
Udako Euskal Unibertsitatea eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen arteko lankidetza
Ikastaroa eta hitzaldiak
(2006)
Uda Ikastaroak (UPV/EHU)
Cursos de Verano/ Udako Ikastaroak (UPV/EHU)

Ikastaroak eta hitzaldiak
(1982-2004)

UD/DU
Universidad de Deusto/ Deustuko Unibertsitatea

Irakasgaiak (2002/03)
Ikerkuntza proiektuak (2003)
Doktorego-tesiak

UD/DU arg
Universidad de Deusto/ Deustuko Unibertsitatearen argitaletxea
Argitalpenak
UN/NU
Universidad de Navarra/Nafarroako Unibertsitatea
Irakasgaiak (2002/2003)
Doktorego-tesiak
UPNA/NUP
Universidad Pública de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Irakasgaiak (2002/2003)
Doktorego-tesiak
UPNA/NUP arg
Universidad Pública de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoaren argitaletxea
Argitalpenak
UPV/EHU
Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea

Irakasgaiak (2001/2002,2004/2005)*
Ikerkuntza proiektuak (1992-1998/2002-2007)
Doktorego-tesiak

UPV/EHU arg
Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen argitaletxea
Argitalpenak
UTRIUSQUE VASCONIAE
Utriusque Vasconiae
Argitalpenak
UZEI
Uzei
Argitalpenak
VASCONIA
Vasconia, Cuadernos de Historia y Geografía
Artikuluak
1-35 (1983-2006)
VIANAKO PRINTZEA. ZIENTZIA ERANSKINA
Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias
Artikuluak
1-17 (1981-1999)
ZAINAK
Zainak, Cuadernos de Antropología-etnografía
Artikuluak
1-26 (1984-2004)
ZEHAR
Zehar
Artikuluak
1-52 (1989-2004)
ZER
Zer, Revista de Estudios de Comunicación/Komunikazio Ikasketen aldizkaria
Artikuluak
1-21 (1996-2006)
ZERGAK
Zergak, Revista Tributaria del País Vasco
Artikuluak
1-30 (1993-2005)
ZUTABE
Zutabe, Euskalduntze-Alfabetatzearen aldizkaria
Artikuluak
1-34 (1983-1994)

*Oharra: Askotan ezinezkoa izan denez 2001/2002. ikasturteko zenbait fakultateetako irakasleak nortzuk ziren jakitea, 2002/2003. ikasturteari dagozkion datuak erregistratu behar izan dira

 

 

Harremanetan jartzeko :: inguma@ueu.org    Ohar legala