Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Zientziaren Komunikazioa

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.

Ikusi gehiago

Hizkuntza Zerbitzuak

Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.

Ikusi gehiago

Albisteak

2010/01/21
Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio gaur Euskaltzaindiari
Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio gaur Euskaltzaindiari, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antolatutako ekitaldi batean. Bertan, hiru erakundeetako hauetako ordezkariek hartu dute hitza: Agustin Markaide, Eroskiko zuzendari nagusia; Andres Urrutia, Euskaltzainburua; eta Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.

Eroski Consumer corpusaren entrega Corpusgintza Gaur Egun izeneko mintegiaren barruan egin da. Mintegian, corpusgintzan erreferentzia diren Euskal Herriko eta Espainiako zenbait adituk hartu dute parte: Xavier Gómez Guinovart-ek (Vigoko Unibertsitatea) testu-corpusei eta plangintza linguistikoari buruz hitz egin du; Miriam Urkia (Euskaltzaindia) hizkuntzalaritzako corpusgintzaren garrantziari buruz mintzatu da; Igor Leturiak (Elhuyar Fundazioa) eta Edurne Martinezek (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) Eroski Consumer Corpusaren aurkezpen teknikoa egin dute.

Ondoren, corpusgintzaren erronken eta etorkizunaren gaineko mahai-inguru batean parte hartu dute ekitaldira gerturatu diren hainbat hizkuntzalarik eta ikertzailek. Mintegiko hizlariei Andoni Sagarna (Euskaltzaindia), Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa) eta Elena García (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) batu zaizkie.

Consumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan dago oinarrituta corpusa , eta lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak (euskara, katalana, galiziera eta gaztelania). Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dute corpusa Eroskirentzat. Hizkuntzaren profesionalentzat ez ezik, gizarte osoarentzat ere baliabide linguistiko garrantzitsua da corpus eleaniztun hau; horregatik, edonork izango du aukera Interneten kontsultatzeko. Consumer Corpusa Eroski Fundazioak hizkuntzaren aniztasunarekin duen konpromisoaren adierazgarri da.

Ikusi gehiago
2009/12/14
Etxeko haur eta gaztetxoendako opari bikainak!

Etxeko haur eta gaztetxoendako bi CD-ROM berrirekin dator Elhuyar Fundazioa: Zoo Zoroa eta Armix Kart.

Zoo Zoroa jokoaren bidez, bi eta bost urte bitarteko haurrek Komoko pertsonaiarekin jolasteko aukera izango dute, eta, aldi berean, hainbat gaitasun landuko dituzte: begitik eskurako koordinazioa, arreta, oroimen, kontzentrazioa, eta abar. Zoo zoroa jokoa motxila batean banatzen da, Komoko pertsonaia nagusiaren pelutxearekin batera. Beraz, opari bakarrean hiru opari egiteko aukera duzu.

Sei eta hamar urteko gaztetxoentzat, berriz, Armix Kart dugu: kotxe-lasterketen bidez hizkuntzak lantzeko bideo-joko didaktikoa. Joko honetan, euskarazko galderak, gaztelaniazkoak eta ingelesezkoak tartekatzen dira.

www.elhuyar.org/edizioak helbidean daude salgai bi produktu berri hauek.


Ikusi gehiago
2009/12/03
Luis Mari Bandres zendu da
Abenduaren 3a, Euskararen eguna. Berri tamalgarri batek esnatu gaitu. Atzo, gaueko 10ak aldera, Luis Mari Bandres hil zen gaixotasun luze baten ondorioz.Une tristea da, baina aukera ematen digu atzera begiratzeko eta, Luis Mari lagun genuela, Elhuyarrek sortu zenetik gaur arte eman dituen fruituei erreparatu eta emaitzaz pozteko.Luis Mari, ikasketaz, ingeniaria zen. Ikasle-garaian Donostiako Ingeniaritza Eskolako EKTan (Euskal Kultur Taldean) jardun zuen buru-belarri. Geroago, 1972an, EKTan lankide izan zituen beste lau lagunekin batera, Elhuyar taldea sortu zuen euskara eta zientzia eta teknologia uztartzeko helburuarekin. 1974an Elhuyar aldizkaria sortu zuten, eta bertan hainbat artikulu idatzi zituen Luis Marik. Lehenengoa, 1974an bertan, Fisikaren bideetatik abiatzen izan zen. Elhuyar taldeak hazten ari zela-eta izaera juridikoa hartu behar izan zuenean, Elhuyar Kultur Elkartea sortu zen, eta Luis Mari izan zen lehen lehendakaria. Geroago, 1985ean Elhuyar zientzia eta teknika aldizkaria sortu zenean, han ere artikuluak idatzi zituen (hau izan zen lehenengoa, 1985ean bertan idatzia: Mesopotamia eta Egypto). Eta 2002an Elhuyar Kultur Elkartea fundazio bihurtu zenean, Luis Mari Fundazioaren Patronatuko kidea izan zen. Gerora, Elhuyarren egoitza berria erosi, prestatu eta finantzatzeko plana aurrera eramateko, Luis Mariren lana funtsezkoa izan zen.Luis Mari ez zen inoiz Elhuyarreko soldatapeko langile izan, baina hasieratik izan zen Elhuyarrentzako langile. Horrela, 35 urtez.2008an izan zuen gaixotasunaren berri. Hala ere, ordurako pattal bazegoen ere, Fundazioaren Patronatuaren bileran izan zen. Ahal zuen bitartean ohiko bizimoduari eusten saiatu zen. Aurtengo ekainean mezu bat bidali zuen Elhuyarrera, gaixotasuna zela-eta dimisioa aurkeztu behar zuela jakinarazteko.Merezi bezala eskertzeko betarik eman gabe joan zaigu."Izan zirelako gara" esaldiak, erabiliaren erabiliaz indarra galdu eta higatu bada ere, esanahi betea hartzen du Luis Mari gogoan hartzen dugunean
2009/12/02
Teknopolis telebista-saioa: ordutegi berria
Igande honetatik aurrera, TEKNOPOLIS-ek ordutegi berria dauka ETB2 katean: 12.00etan izango da programa, "Mundo.hoy" saioaren aurretik.

TEKNOPOLIS-en ordutegi berria hauxe da:
Asteazkena 21.30 - ETB3
Igandea 12.00 - ETB2
Igandea 20.00 - ETB1

Ikusi gehiago
2009/12/01
Teknoskopioa 2009-2010 gazteentzako ideia-lehiaketa berritua martxan da

Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Teknoskopioa 2009-2010 gazteentzako ideia-lehiaketa jarri dute abian. Hezkuntza-sistemaren beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du —2009ko abendutik 2010eko maiatza bitartera— eta “Darwin eta eboluzioa” izango du ardatz. Lehiaketak irauten duen bitartean, gazteak zientzialari bihurtuko dira eta beraien blog propioa sortzeko aukera izango dute.

Lehiaketak irauten dituen sei hilabeteak hiru fasetan banatuta egongo dira: lehenengo faseak abenduaren 1etik urtarrilaren 31ra bitarte iraungo du; bigarren faseak otsailaren 1etik martxoaren 31ra bitarte; eta hirugarren eta azkenak, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte. Hiru faseetako bakoitzean, blog bat sarituko da, eta egileek ordenagailu ultraeramangarri bana jasoko dute.  


Ikusi gehiago
2009/11/24
ItzulTerm, itzulpen-memoriei etekina ateratzeko doako web-zerbitzua jarri du sarean Elhuyar Fundazioak

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak garatu du tresna eta erabiltzaileak aukera izango du itzulpen-memorietatik lexiko elebiduna erauzteko.

Itzulpen-memoriekin lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak...

ItzulTerm tresna honako webgunean dago eskuragarri: http://itzulterm.elhuyar.org


Ikusi gehiago
2009/11/12
"Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian" azterketa-lanaren aurkezpena izan da gaur goizean Elhuyar Fundazioan egoitzan

Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak “Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian” ikerketa-lana egin dute, eta gaur goizean aurkeztu dituzte azterketa horren emaitzak Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian.

Azterketaren helburua izan da Euskal Herriko biztanleek zientziaz eta teknologiaz zer iritzi duten jakitea. Ikerlanaren ondorio nagusiak aurkezteko, honako pertsona hauek hartu dute parte gaur goizeko aurkezpenean: Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia; Luis Martínez de Luna, Prospekzio Soziologikoen Kabineteko burua; Andoni Eizagirre, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Eguzki Urteaga Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia saileko irakaslea.


Ikusi gehiago
2009/11/05
Abian dira CAF-Elhuyar sariak, aurten berrikuntza ugarirekin
Elhuyar Fundazioak abian jarri ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuarekin. Sariketa honek 15 urte bete zituen iaz, eta, aldi berri bati hasiera emateko asmoarekin, aurten berrikuntza ugarirekin dator. Hiru kategoria egongo dira: “Dibulgazio–artikulu originalak”, “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” eta “Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak”. Parte-hartzaileek 2010eko urtarrilaren 31 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.
Ikusi gehiago
2009/10/13
IRRIKA 05 aldizkariak opari musikal bat du esklusiban gazteentzat
Irrika aldizkariaren 5. zenbakiak opari bat dakar gazteentzat: QR kodearen bidez, aukera izango dute GOSEren azken diskoko bideo esklusibo bat deskargatzeko mugikorrera. Oparia eskuratzeko, Irrika 05-a 32. orritik zabaldu behar da, mugikorra Internetera konektatu, kodea irakurri, eta GOSEren bideoa mugikorrean agertuko da.

Irrika aldizkaria 15-18 urteko gazteei zuzenduta dago, eta zientzia-, teknologia- eta gizarte-zientzietako gaiekiko irrika pizteko helburua du. Aldizkariaz gain, proiektuak badu webgune bat: www.irrika.net.
Ikusi gehiago
2009/09/24
Abian da VIII. Zernola Olinpiada
Urtero legez, Elhuyar Fundazioak zientzia eta teknologiaren VIII. Zernola Olinpiada jarri du martxan, www.zernola.net atariaren bitartez. Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua Olinpiada, eta urria eta apirila bitartean egingo da. Izena emateko epea zabalik da jada www.zernola.net webgunean bertan. Zernola Olinpiadaren helburua da gazteei zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna piztea, talde-lana eta sormena sustatzea eta, era berean, teknologia berrietan trebetasuna harraraztea. Olinpiadan parte hartzen duten ikasgelek zientzia eta teknologiaren gaineko bost proba gainditu behar dituzte. Gela bakoitzak blog bat izango du, eta hor zintzilikatu behar dituzte proben ebazpenak. Proba hoberena egin duen ikasgelak sari bat jasoko du, gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadaren amaieran puntu gehien dituzten bost ikasgelek sari berezi bat jasoko dute. Zernola Olinpiadaren helburua da gazteei zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna piztea, talde-lana eta sormena sustatzea eta, era berean, teknologia berrietan trebetasuna harraraztea.
Ikusi gehiago
Itzuli orriaren hasierara

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara
Izan bazkide
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Teknoskopioa
Itzulterm
Harpidetu

 

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara