Eustat

Eustat Euskadi.net

Zerbitzuen Karta 2009-2010

Zerbitzuen Karta 2009-2010 (pdf 3,25 MB)PDF formatuko dokumentua 3,25 MB

SARRERA

AENOR Carta de Servicios

Eustat Erabateko Kalitatean oinarritutako kudeaketa eredu bat ari da ezartzen euskal gizarteak eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz; bada, eredu horren barruan sartzen da Zerbitzuen Karta honen aurkezpena.

Zerbitzuen Kartan Eustatek ematen dituen zerbitzuak deskribatzen dira, baina baita gurekin lotzen diren erabiltzaileen eskubideak eta kalitate handiagoko kudeaketa lortzeko hartzen ditugun konpromisoak ere.

Kudeaketa hori etengabe hobetzea da gure helburu nagusia. Horregatik, alderdi on eta txarrei buruz egiten dituzun iradokizun guztiak izango ditugu lagungarri gure zerbitzuak eskatutakora egokitzeko.



EUSTATEN HELBURUA

Eustat Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio erakunde autonomoa da eta euskal administrazio publikoei, gizarte eragileei eta gizarteari zuzendutako informazio estatistiko ofiziala garatu, ekoiztu eta zabaldu egiten du; informazio hori, kalitatezkoa eta objektiboa izateaz gainera zientifikoki egiaztatzen da. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduna zuzendu eta koordinatzen du eta estatuko eta nazioarteko estatistika-esparruan laguntzen du.

Biztanleek eta erabiltzaileek zerbitzu horien gainean dituzten ESKUBIDE eta BETEBEHAR ZEHATZAK

- Estatistika-informazioa eskatzen dutenean arreta eraginkorra jasotzea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan jasotzea arreta.

- Eskatutako zerbitzuen kostuari buruzko informazioa jasotzea, horrela egin badaiteke.

- Egindako kexa, iradokizun eta erreklamazioak kontuan hartzea, zerbitzua hobetzeko erabiliz. Horretarako, erabiltzaileek erreklamazio-orriak eska ditzakete.

- Biztanleei beraiei buruzko datuak soilik estatistika-helburuetarako bildu eta erabiltzea; datu administratiboak direnean, alabaina, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren eskubideak eta printzipioak errespetatzea.

- Estatistika-jarduera, zehaztasuna zientifikoki bermatzen duten metodologien bidez egitea.

- Eskatzen direnean, egiazko datuak, datu zehatzak eta indarrean daudenak ematea.

- Zerbitzuen ordutegiak eta funtzionamendua errespetatzea, betiere langileek emandako oharrei jaramon eginez.

ZERBITZUAK, KONPROMISOAK ETA ADIERAZLEAK

Eskaintzen den informazioa Euskal Estatistika Antolakundeak egindako estatistika-eragiketen esparrukoa da:

- Web zerbitzariak etengabe eguneratzen den informazioa eskaintzen du; informazio gehiena, gainera, Euskal Estatistika Planaren estatistika-eragiketen emaitzetatik ateratzen da.

- Eustaten webgunetik eskura daitekeen datu-bankuan Euskal Estatistika Planaren estatistika-eragiketei buruzko datu-serieak biltzen dira.

- “Kontsulta azkarren” zerbitzua, telefono, fax, posta arrunt edo mezu elektronikoen bidez.

- “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaerak.

1. konpromisoa Adierazlea
- Eustatek konpromisotzat hartzen du eragiketen %80 webean zabalduko duela, Urteko Estatistika Programan adierazitako datak betez. - Hedapen egutegiaren arabera zabaldutako eragiketa estatistikoen %.
2. konpromisoa Adierazleak
- Eustatek gehienez ere bi lanegunetan erantzungo dio jasotzen dituen “Kontsulta azkarren” %95i. - Gehienez 2 lanegunetan erantzun diren “Kontsulta azkarren” %.
- “Kontsulta azkarren” gainerako %5ari gehienez ere 5 lanegunetan erantzungo die. - Gehienez 5 lanegunetan erantzun diren “Kontsulta azkarren” %.
3. konpromisoa Adierazleak
- Eustatek gehienez ere 10 lanegunetan erantzungo dio jasotzen dituen “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %80ri, aurrekontua onartzen den egunetik hasita eta, betiere, datuak eskuragarri badaude. - Gehienez 10 lanegunetan erantzun diren “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %.
- Jasotzen diren “Neurrira egindako” estatistika informazioaren eskaeren gainerako %20ari gehienez ere 30 lanegunetan erantzungo die. - Gehienez 30 lanegunetan erantzun diren “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %.

Eustatek, estatistikaren gaineko funtzio publikoa betetze aldera, kanpoko aholkularitza eskaintzen du estatistika ofizialak diseinatzeko, horien metodologia gauzatzeko, estatistikak ekoizteko eta gero hedatzeko. Bere jarduneko ikerketa eta garapenei lotutako gaietan ere laguntzen du, adibidez:

- Laginen aukeraketa eta diseinua.

- Estatistikako softwarea erabiltzeko laguntza.

- Datuen azterketa (faktore azterketak, etab.).

- Estatistiken metodologiari buruzko aholkularitza orokorra.

Konpromisoak Adierazleak
- Eustatek konpromisotzat hartu du, ”laguntza tekniko eta metodologikoarekin” lotutako lanen %90 gehienez ere 15 lanegunetan egingo dela, betiere aurrekontua onartu den egunetik zenbatzen hasita eta horien gaineko informazioa eskuragarri badago. - “Laguntza tekniko eta metodologikoari” lotuta dauden agindutako lanen artean gehienez ere 15 lanegunetan egindakoen %.
- Gainerako lanen %10a beranduen 30 lanegunetan egingo da, aurrekontua onartzen den egunetik zenbatzen hasita eta, betiere, informazioa eskuragarri badago. - “Laguntza tekniko eta metodologikoari” lotuta dauden agindutako lanen artean gehienez ere 30 lanegunetan egindakoen %.

Eustatek zenbait prestakuntza mota eskaintzen ditu: Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroa eta Nazioarteko Estatistika Mintegia.

1. konpromisoa Adierazlea
- Eustatek urtean gutxienez Nazioarteko Estatistika Mintegiko ikastaro bat antolatuko du. - Eustatek urtebetean antolatu duen Nazioarteko Estatistika Mintegiko ikastaro kopurua.
2. konpromisoa Adierazlea
- Eustatek urtean gutxienez ekonomia eta gizarteari lotutako udako ikastaro bat antolatuko du. - Urtean ekonomia eta gizarteari lotuta antolatu den udako ikastaro kopurua.

Eustatek webguneko produktuen katalogo eguneratuan erakusten eta jendearen eskura uzten ditu bere argitalpenak.

Konpromisoak Adierazleak
- Eustatek gehienez ere 3 lanegunetan bidaliko du, eskaera jasotzen den egunetik zenbatzen hasita, egiten dituen argitalpenen eta edizio elektronikoen %95. - Eskaera jaso denetik gehienez 3 lanegunetan bidali diren argitalpenen eta edizio elektronikoen %.
- Gainerako eskaeren %5a gehienez ere 10 lanegunetan bidaliko du Eustatek, eskaera jasotzen den egunetik zenbatzen hasita. - Eskaera jaso denetik gehienez 10 lanegunetan bidali diren argitalpenen eta edizio elektronikoen %.

KONPROMISOAK BETETZEAREN HEDAPENA

Konpromiso hauek betetzeko jakinarazpena urtero egingo da, ondoko bideak erabilita:

LANKIDETZARAKO BIDEAK

Eustatek, bere kudeaketa etengabe hobetzeko asmoz, marketinaren inguruko estrategia bat garatu du. Estrategia horren barruan, erakundearen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona eta erakundeen iritzia ezagutzeari eman nahi zaio lehentasuna.

Horretarako, Eustatek urtero “Erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko inkesta” egiten die bere argitalpenak jasotzen dituzten erakunde eta abarretako arduradunei, prentsa-oharrak jasotzen dituzten komunikabideei eta informazioa edo produktu nahiz zerbitzuren bat eskatu duten erabiltzaileei.

Gogobetetasunari buruzko inkesten emaitzak Eustaten webgunean (www.eustat.es) kaleratzen dira, baita erabiltzaileei banatzen zaizkien liburuxken bidez ere.

Erabiltzaileen iritzia eta hobetu beharreko alderdiak ezagutzeko beste datu-iturri garrantzitsu batzuk kexak eta iradokizunak dira.

Kexen eta iradokizunen orria eskatu eta behar bezala bete ahal izango da; orri horretan adierazi ahal izango dituzte, gainera, Eustatek ematen dituen zerbitzuen ezaugarriei buruzko kexak edo iradokizunak. Kexak eta iradokizunak aurkezteko beste bide batzuk ere badaude:

Konpromisoak Adierazleak
- Eustatek gehienez ere 3 lanegunetan erantzungo die “kexen eta iradokizunen” %90i. - Gehienez 3 lanegunetan erantzundako “ kexen eta iradokizunen” %.
- “Kexa eta iradokizunen” gainerako %10ari, gehienez 10 laneguneko epean erantzungo zaio. - Gehienez 10 lanegunetan erantzundako “ kexen eta iradokizunen” %.

APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

ORDUTEGIAK, BALIABIDEAK ETA ARRETA JASOTZEKO TOKIAK

VITORIA-GASTEIZKO EUSTATEN EGOITZA NAGUSIA AURKITZEKO PLANOA

plano_sede_gasteiz.PNG

BILBOKO EUSTATEN EGOITZA AURKITZEKO PLANOA

plano_sede_bilbo.PNG

DONOSTIAKO EUSTATEN EGOITZA AURKITZEKO PLANOA

plano_sede_ss.PNG