Eustat

Eustat Euskadi.net

Aribideko inkestak

Ongi etorri!

Atal honetan gure inkestak bete behar dituztenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da.

Eustaten izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu gure inkesta baten laginaren ] barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen… bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.

Datuak biltzea ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Eustaten. Ondorioz, galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu egin da.

Egun martxan dauden inkestak

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden inkesten zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko modu ezberdinak eskaintzen dira:

Inkestaren izena Amaiera-data Harremana Telefonoa Biltzeko moduak Informazio metodologikoa Bestelako informazioa
Telefonoa Bisita pertsonala PDF On-line Faxa
Industri prezioen indizea. IPRI. 2010eko Urtarrila 2010/02/23 koiuntura@eustat.es 900-840530 900-840530   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETHI. 2010eko Urtarrila 2010/02/18 koiuntura@eustat.es 900-840530 900-840530   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETHI. 2010eko Otsaila 2010/03/20 koiuntura@eustat.es 900-840530 900-840530   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Azalera handietako merkataritzaren indizea. AHMI. 2010eko Urtarrila 2010/02/24 koiuntura@eustat.es 900-840530 900-840530   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Barne-merkataritzaren indizea. BMI. 2009ko 4. hiruih. 2010/02/10 koiuntura@eustat.es 900-840530 900-840530   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Txikizkako merkataritzaren indizea. BMIt. 2009ko 4. hiruih. 2010/02/04 koiuntura@eustat.es 900-840530 900-840530   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizea. EKI. 2009ko 4. hiruih. 2010/02/18 koiuntura@eustat.es 900-840530 900-840530   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Nekazal Zentsua. 2009 2010/03/31   900-840820 900-840820   Esteka Esteka 945017501 Esteka  
Biztanleriaren Jardueraren arabera Sailkatzeko. BJA. 2009 2010/12/31 pra@eustat.es 945-017533 900-460405   Esteka   945017501 Esteka  
Familia-gastuaren Estatistika 2010/12/31 EGF@eustat.es 900-460405 900-460405   Esteka   945017501 Esteka  

PDF: galdetegiaren beste kopia bat behar izanez gero, erantzuteko, PDK dokumentua inprimatu dezakezu eta fax edo postaz bidali ondoko helbidera: postakutxa 3 FD-01080-Gasteiz

Inkestei erantzuteko betebeharra

Eustatek egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena apirilaren 28ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legeko 9tik 16rako artikuluetan aurki daiteke.

Isilpekotasuna eta segurtasuna

EUSTATek ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Identifikagarria ez den edo fitxategi-direktorioei erreferentzia egiten dien informazioa baino ez da zabalduko edota eskainiko; hau da, establezimenduen, enpresen, ustiapenen edo bestelako erakundeen zerrendatzeen inguruko informazioa emango da soilik.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko edota hirugarrenetara igaroko baldin eta kaltetuak horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz

Ondokoak ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren 4/1986 Legea, apirilaren 23koa, zehazki 19. eta 23. artikulu bitartean; abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa, eta datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Araudia, 994/1999 Errege Dekretuak onartua, ekainaren 11n

EUSTATek erabiltzen dituen inkesta-orrialde guztiak zerbitzari seguru batean daude. Horrela, inkesta internet bidez egiten bada, datuen segurtasuna eta isilpekotasuna bermatua egongo da. Ondorioz, inkestatuaren ordenagailuaren eta EUSTATeko zerbitzariaren artean elkartrukatzen den informazioaren isilpekotasuna ziurtatuko da. Gure kasuan, euskal administrazio guztietan bezala, IZENPE da zerbitzari segurua erabiltzen dugula ziurtatzeaz arduratzen den erakundea. Horregatik guztiagatik, fida zaitez aipatutako ziurtagiri-entitatearekin.

Ziurtagiri horiek instalaturik ez badituzu, ondoko oharra agertuko zaizu inkestara sartzen saiatzean. Honen aurrean, mezua onartzeko edo behar diren ziurtagiriak deskargatzeko aukera izango duzu.

Edozein zalantza argitzeko

Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke; horretarako:

Doako telefonoak Lurralde historiko bakoitzean

Faxa: 945 01 75 01

Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es