Eustat

Eustat Euskadi.net

2010/01/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO ABENDUA



Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,4 igo ziren 2009ko abenduan aurreko hilaren aldean



2009. urte osoan %0,3 jaitsi dira eraikuntzako kostuak


2009ko abenduan, eta azaroarekin alderatuta, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 igo zen EUSTATen datuen arabera. Urte osoko tasak %0,3ko jaitsiera izan zuen 2008ko abenduaren aldean.


graf0005682_01_e.png


Urte arteko aldian (2008ko abendutik, 2009ko abendura), lan-eskuaren kostua %2,4 handitu da eta lehengaien kostuak, berriz, %1,0 jaitsi.


Abenduan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,6ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,4koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,4 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %0,6 igo.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak urte artekoan: Petrolioa fintzea (%20,5), Ura (%7,4), Ez-metalezko industria (%2,5), Altzarigintza (%1,6). Aitzitik, urte arteko prezioetan (2009ko abendua, 2008koaren aldean) murrizketak izan dituzte Metalurgiaren (%-16,3), Energia elektriko eta gasaren (%15,3), Material elektrikoaren (%-4,7) eta Industria Kimikoaren (-3,7) lehengaiek.

graf0005682_02_e.png






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.es/bancopx/euskara/indice.asp