Atal honetan informazio zerbitzuan jasotzen duten galderarik ohikoenak, eta erantzunak baita ere bildu ditugu. Modu honetan gure erabiltzaileei sortzen den zalantza kopuru handia argitzea espero dugu.
Zure galderaren erantzuna ez baduzu orrialde honetan aurkitzen, inprimaki elektroniko honen bidez gurekin komunikatzeko zalantzarik ez eduki. Gehienez hiru lan egunen buruan erantzun bat eskaintzen ahaleginduko gara.
EUSTATen informazio estatistiko guztia web orrialde honetan zabaltzen da, eta honen lokalizazioa ahalik eta errazena izan dadin gai eta azpigaika egituratua dago. Aukeratu zure intereseko gaia eta atala edo idatzi bilatzailean erlazionatutako hitza. Web orrialdean sartutako informazioak zabaldutako operazio estatistikoaren detaile osoa barneratzen du, bai datu estatistiko bai informazio metodologikoari dagokiona.
Interneten dagoen informazio estatistikoa momentu oro eguneratua dago, internet-a emaitza estatistikoak zabaltzeko EUSTATek erabilitako bide erabiliena baita.
EUSTATeko datuak abaguneko estatistikarako zabaltzearen data zehatza adierazten duen (hilabeteko edo hiruhilabeteko epealdia) eta estatistika estrukturalei buruz zein hilabetetan datzan (urteko edo urte bete baino gehiagoko epealdia) jakiteko, egutegi zorrotz bat jarraitzen dute.
Eguneratuen dagoen informazioaren kokapena errazteko orrialde nagusian berrikuntzen atala prestatu dugu eta, gainera, RSS zerbitzura izenpetzen bada, zure ordenagailuan abisu bat jasoko duzu datuen eguneratze bat egiten den bakoitzean. el apartado de y, además, si se suscribe al recibirá en su ordenador un aviso cada vez que se realice alguna actualización de datos.
Informazioa zabaltzen den eransgabeketa (sektorekoa, lurraldekoa, etab.) gehiagorekin lortzea posiblea da, baina hau beti eskatu behar da neurriz egindako eskaera bezala. Neurriz egindako eskaera ez da beti bideragarria izaten eta zerbitzua izango da honen bideragarritasuna aztertuko duen inkestaren arduraduna. Eskaera bideragarria denean Prezioen ordenan onartutakoan oinarrituz, eskaerategian fakturatzen diren egite kostu batzuk sortzen dira, eta aldez aurretik zenbatekoaren berri ematen zaizu.
Informazioa bilatzen ari zaren operazio estatistikoa desiratutako datan jada burutzen bazen, EUSTATeko Datu basean eskuragarri egongo da.
Kontsulta aukera batzuk ditu baliagarri, eta hauetara orrialde nagusiaren bidez hel daitezke. KPIarekin alokatze errenta eguneratzea zure errenta eguneratu nahi duzu? aukerarekin egin daiteke. Estatuko eta Euskal AEko KPIaren epealdi desberdinen arteko tasen bariazioa ezagutzea Zenbat aldatu da KPIa …tik? Aukerarekin egin daiteke. Eta nahi izanez gero, baita informazio zehaztua-ra ere joan zaitezke.
Epealdi bat 12 hilabetekoa izateko hasierakoa eta bukaerakoa hilabete berak izan behar dira. Hau da, 2004ko irailean KPIak jasandako urteko bariazioa kalkulatu nahi badugu 2003ko iraila 2004ko irailekoarekin konparatu beharko dugu (12 hilabete), eta ez 2003ko abuztua 2004ko irailarekin (13 hilabete), ezta 2003ko urria 2004ko irailarekin (11 hilabete). Hau horrela izan behar da indizeak hilabeteko azken egunari dagozkielako, gero 2003ko iraila hartzean hilabete hau ez litzateke kalkuluaren barnean egongo, baina bai 2004ko iraila.
Urte natural hau abendua-abendua epealdia kontutan hartuz eskuratzen da. Honela zergatik egin behar denaren azalpena aurreko atalean agertzen da.
Biztanleriaren zifrak biztanleriaren udalerriko Estatistikatik datozenak dira (010154 kodea Estatistikaren Euskal Planean), eta urtero publikatzen dira urtero abenduak 31ko erreferentzia datarekin.
Horrez gain, Biztanleri Erroldaren bidez lortutako biztanleri zifrak publikatzen dira eta hauek aurregogoeta soilik estatistikoa dute.
Biztanleriaren zifrak lurraldeko eransgabeketa handi baten bidez lor daitezke; baina beti estatistikoak soilik diren ondorearekin izango litzateke. Populazio eta Etxebizitza Erroldak eta Populazio eta Etxebizitza Estatistikak udalerri bakoitzeko entitate eta auzo guztien populazioa daukate.
Estatistika ofizialen parte handi bat ereduen bidez egiten dira, hau da, ausaz aukeratutako pertsonen bidez, aztertu nahi den biztanleri osoaren adierazgarri izateko moduan. Zentzu honetan, sexuaren, adinaren, bizilekuaren edo antzeko datuen arabera pertsonak aukeratzeko ohitura dago.
Eredu baten parte hartu behar duten pertsonak aukeratzeko, Eustat-ek Euskal AEko Biztanleriaren Erregistroa erabiltzen du. Etxebizitzen aukeraketaren kasuan Etxebizitzen Direktorioa erabiltzen da.
Inkesta telefonikoen kasuan, telefono zenbakiak erabilera publikoko direktorio telefonikoetatik lortzen dira.
Normalean, eredu bat egiten da, enpresen aukeraketa aleatorio bat Eustat-eko Ekintza Ekonomikoaren Direktoriotik abiatuz (EEDIR). Aukeraketa honek antzeko ezaugarriak dituzten beste enpresa batzuk ordezkatu behar ditu ahal duen gehien, adibidez, ekintza mota edo langile kopuruan. Multzoan, ereduaren parte diren enpresek aztertu nahi den sektore edo ekintza ekonomiko osoa ordezkatzen dute. Enpresa batzuk beti ereduan sartuta egon behar dute parte diren lurralde edo ekintzan substantiboki laguntzen baitute, beraien informaziorik gabe ezin da posible datu fidagarririk lortzea.
Beste alde batetik, enpresei egindako inkesta kopuru txiki bat errolda motakoak dira, hau da, tamaina bateko edo eremu berekoak diren ekintza adierazgarriren bat duten enpresa guztiak sartzen dira. Beste kasu batzuetan, analisi guneak enpresa gutxi barneratzen dituenean edo enpresa desberdinak direnean beraien artean enpresa guztien errolda erabiltzen da, beraz, eredu batek ez du bere osotasunean aztertutako eremuaren osotasuna islatzen..
Ez. EUSTATek ez du kudeatzen duen edozein motako erregistro edo inkestetan parte hartzen duten ez enpresa eta ez pertsonen datu nominatiborik errazten, informazio mota hau sekretu estatistikoaren bidez babestua baitago.
Galde-sorten erantzunean biztanleri eta enpresen kolaborazioa legalki beharrezkoa da, interes publikoaren izaera baitu., Eusko Jaurlaritzak finkatua, Estatistikaren Euskal Planean eta beraien estatistika ekintzen (Euskadiko Komunitate Autonomoko Estatistikaren, apirilak 28ko, 4/1986 Legea, artikuluak 9tik 16ra eta 19tik 23ra) Urteko Programetan integratuta dauden estatistika guztietatik. Honekin erantzunen kuota egokia ziurtatzen da eta, beraz, emaitza estatistiko fidagarriak.
Ahal den guztietan, estatistika ofizialen erakunde ekoizleak biztanleriaren parte batek eta Administrazio publikoko enpresek jada hornitutako datuak aprobetxatzen dituzte, beraien erlazio juridiko-administratiboen motiboarekin.
Hala ere, erregistro administratibo hauek ez dute Eusko Jaurlaritzak, agente ekonomiko eta sozialek edo estatistikaren erabiltzaile desberdinek eskatzen duen informazio guztia, horregatik askotan hauek osatu edo eguneratzen dituzten inkesta espezifikoen burutzea beharrezkoa da..
Edozein kasutan, Eustat eta Euskal AEko gainontzeko sistema estatistikoaren erakundeek udalerriari edo enpresei zuzendutako inkesten kopurua nabarmenki murrizten ahalegintzen dira, eta informatzailearentzako inkesta desberdinak azaltzen duten karga eta biztanleriaren aldetik datu zehatzak lortzeko duten beharraren araberako oreka bilatzen dute. Hau dela eta, Eustat-ek, beste ekintza batzuen artean, I.N.E.rekin kolaborazio akordio egonkorrak ezarri ditu ekintza elkartuak egiteko estatistiken bikoizketa saihesteko helburuarekin.