Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen (AHMI) eragiketak azalera handietako merkataritza sektoreko salmenten eta enplegatu-kopuruaren bilakaerari buruzko koiunturako adierazlea ematen du. Hau da, 2.500 m2.-ko edo hortik goragoko azalera duten saltokiak eta Euskal AEn ezaugarri hori duen saltoki bat gutxienez duten enpresei buruzko azterketa da. Informazioa herrialde historikoen arabera zabaltzen da, 2002 urteaz geroztik.