Eustat

Eustat Euskadi.net

KPI

Atal honen bidez Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) gaineko informazio guztira aise hel daiteke. Indize horrek Euskal AEn eta estatuan famili-etxeetan bizi den biztanleriak kontsumitutako ondasun eta zerbitzuen prezioen bilakaera neurtzen du.

Zenbat aldatu da KPIa?

1. Lurraldea aukeratu:

Eremua:

2. Epealdia aukeratu:

Hasiera data:

Amaiera data:

Errenta bat gaurkotu nahi duzu?

1. Epealdia aukeratu

2. Idatzi eguneratu beharreko errenta

Informazio praktikoen eta errazena ondoko gaietan dago eskuragarri:

  • Data honetatik zenbat aldatu da KPI? Atal honetan programa erraz bat dago zeinaren bidez bi dataren arteko KPIren aldaketa kalkulatu daitekeen, Euskal AErako eta estaturako
  • Zein hilabete sartu behar dira urte oso bateko epealdiko KPIaren bariazioa kalkulatzeko? Hasiera eta bukaera hilabeteak errepikatu behar dira? Epealdi bat 12 hilabetekoa izateko hasierakoa eta bukaerakoa hilabete berak izan behar dira. Hau da, 2004ko irailean KPIak jasandako urteko bariazioa  kalkulatu nahi badugu 2003ko iraila 2004ko irailekoarekin konparatu beharko dugu (12 hilabete), eta ez 2003ko abuztua 2004ko irailarekin (13 hilabete), ezta 2003ko urria 2004ko irailarekin (11 hilabete). Hau horrela izan behar da indizeak hilabeteko azken egunari dagozkielako, gero 2003ko iraila hartzean hilabete hau ez litzateke kalkuluaren barnean egongo, baina bai 2004ko iraila.
  • Zein da aukeratu beharko litzatekeen epealdia urte naturaleko bariazioa eskuratzeko?  Urte natural hau  abendua-abendua epealdia kontutan hartuz eskuratzen da. Honela zergatik egin behar denaren azalpena aurreko atalean agertzen da.
  • Errenta bat gaurkotu nahi duzu?  Estatu mailan bakarrik, atal honek errenta baten gaurkotzea kalkulatzen dizu, aukeratutako hileko KPIrekin; gaurkotzeko kopurua, hila eta urteak sartu behar dira, besterik ez.
  • Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI)  Informazio zehatza KPI orokorraren eta zenbait talderenaren emaitza zehatzak, estatuan eta Euskal AEn
Web Eustat. KPI

Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) familiek, prezio normaletan eta kontsumoko zenbait funtziotan, kontsumitutako ondasun eta zerbitzuen prezioen koiunturako bilakaeraren estatistika neurria ematen du. Informazio iturria INEk egindako estatistika da, hilerokoa eta estatu arlokoa. Eskaintzen dira bai indize orokor bat, bai produktu edo zerbitzuen taldeen prezio indize bat; bai Estatu osorako, bai Euskal AErako; urteko batezbestekoak zabaltzen dira, eta baita ere erreferentzi aldien arteko aldaketak edo hazkundeak.