Eustat

Eustat Euskadi.net

2010/02/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO ABENDUA

Euskal AEko industria-jarduera %2,7 jaitsi zen 2009ko abenduan


Euskal AEko industri produkzioa, azaroarekin alderatuta %0,4 igo zen


Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko abenduan, lan egutegiko termino homogeneoetan %2,7an murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko hil beraren aldean. 2009 guztirako hazkunde-tasa metatua %-20,9koa izan zen, aurreko urtearen aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2009ko abenduan %0,4 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, azaroarekin alderatuta.


graf0005684_01_e.png


Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2009ko abenduko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2008ko abenduaren aldean: Energiak urte arteko %0,4ko aldaketa positiboa izan zuen, Bitarteko ondasunak %0,1 igo ziren, Ekipoondasunak %10,9 jaitsi ziren; Kontsumoondasunek %3,7 egin zuten behera, Kontsumoondasun iraunkorrek (%-23,4) izandako jaitsieraren eraginez. Kontsumoondasun eziraunkorrek gora egin zuten (%4,1).


2009ko abenduan, azaroaren aldean, Energiak %5,9ko aldaketa positiboa izan zuen; Bitarteko ondasunak %1,7 igo ziren; Ekipoondasunak %2,6 jaitsi ziren; Kontsumoondasunek %3,6 egin zuten behera, Kontsumoondasun iraunkorrek (%-7,1) eta Kontsumoondasun eziraunkorrek (%-2,6) izandako jaitsieraren eraginez.

Lurralde historikoei dagokienez, abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%8,6); Bizkaian %6,8 jaitsi eta Gipuzkoan %3,6 jaitsi.Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Araban, %1,8, eta Gipuzkoan, %0,5; Bizkaian %0,5 jaitsi da.


2009ko industri jardueraren balantzea


Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %20,9ko jaitsiera dugu 2.009an.


Industri sektore handiek aldakuntza negatiboak izan dituzte urteko metatuan. Bitarteko ondasunak %25,3 jaitsi dira, Ekipoko ondasunak %25,1, Energia %6,5 eta Kontsumoko ondasunak, oro har, %12,2 jaitsi. Horien baitan, Kontsumoondasun iraunkorrak %27,2 jaitsi dira, eta Kontsumoondasun eziraunkorrak, berriz, %6,5, 2008 urtearen aldean.


2006an metatutako aldakuntzak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-20,9, Bizkaian %-19,9 hazi dira eta Araban %-23,1.


graf0005684_02_e.png






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.es/bancopx/euskara/indice.asp