Euskal AEko Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendaren (JEGIDen) bidez erantzundako eskaerak
JEGID: Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten 200.000 establezimendu eta enpresa baino gehiago ditu. Horien jarduerak askotarikoak dira, lehenengo sektorea izan ezik: industria, eraikuntza, merkataritza, ostalaritza, hezkuntza, osasuna, herri administrazioa eta beste zerbitzu guztiak.
Enpresa edo establezimendu bakoitzaren izena edo sozietate-izena, posta helbide osoa, jarduera sektorea (EJSN kodea), eta haien tamaina adierazten duen enplegu maila edo geruza ditu.
Zer eskaintzen duen
Direktorio osoa edo horren zatiak, irizpide jakin batzuk oinarritzat hartuta: jarduera sektorea, geografia eremua (lurraldeak, udalerriak, auzoak, kaleak, ...), enplegu maila edo geruza eta nortasun juridikoa.
"Neurrira egindako" estatistika-grafikoak eta -tabulazioak
Salmenta prezioak, datu estatistikoak ustiatzeko lanen prezioa-ordua kontuan hartuta. Prezioen Aginduaren 4. artikulua.
Pdf formatoa (107 Kb) . Testu formatoa
Banakako erregistroen fitxategiak (mikrodatuak)
EUSTATek hainbat arloan (biztanlerian, ekonomian eta gizartean) egiten dituen erroldei eta inkestei buruzko banakako erregistroak
biltzen dituzten fitxategiak
Estatistika-sekretuari atxikitako informazioa denean, eragindako gizabanakoen, enpresen edo unitateen izengabetasuna ziurtatzen da
Mikrodatuen fitxategia erabiliz, nahi beste estatistika-ustiapen egin ahal izango ditu eskatzaileak
Euskarri digitalean ematen dira Euskal Autonomia Erkidegoari, lurralde historikoei edo udalerriei buruzko udalerrien, auzoen, guneen,
biztanleria-entitateen, barrutien, atalen, eraikinen eta atarien direktorioak eta koordenada guztiak.
Udalerri baten informazio geografikoa deskargatzea, hau da, arestian aipatu direktorio guztiak eta beste batzuk (errepideak, bideak,
bidexkak, errekak, eraikinak eta abar).
Salmentaren prezioa emandako informazio kopuruaren araberakoa izango da (Prezioei buruzko Agindua, 2. idatz-zatia, 2. artikulua)
Formato pdf (107 Kb). Testu formatoa