Eustat

Eustat Euskadi.net

Udako ikastaroen egitaraua. 2008

HAZKUNDE EKONOMIKOA, BIZI BALDINTZEN ETA GIZARTE INKLUSIOAREN HOBEKUNTZA?

Zuzendaria: Dña. Cristina Prado Valle. Eustat. Vitoria-Gasteiz.

Helburuak: Gero eta handiagoa da, gizarte demokratiko aurreratuetan, politika sozialen garrantzia; izan ere politika ekonomiko eta sozialaren gaineko erabakiak hiritar guztiontzako ongizaterik handiena lortze aldera zuzentzen dira, ekonomiaren beharrak hiritar horietxenekin konektatzen baitira.

Espiritu hau Lisboako estrategian (2000) Europar Batasunak adostutako hamarkada honetarako helburuetako batean jasota dago, eta bertan munduko ekonomiarik lehiakorren eta dinamikoena lortzen ahalegintzeko deia egiten da, ezagutzan oinarritua, hazkunde ekonomikoaz gain lan baldintzarik onenak eta gizarte kohesioa geroz eta hobea erdietsiko dituena.

Beraz, hazkunde ekonomikoa, hiritarren bizi baldintzen hobekuntza eta gizarte kohesioa areagotzea aurreratutzat dauzkagun gizarteetako estrategia politikoen funtsezko alderdiak dira. Hazkunde ekonomikoak ez du zentzurik ez bada bideratzen hiritarrentzako lan- eta bizi-baldintza hobeak lortzera, baita gizarte-ezberdintasunak murriztera ere.

Gogoeta-inguru honetan ikastaro honek ondoko alderdien bilakaeraren azterketa zehatza egin nahi du:

Hiritarren bizi-baldintzen azterketak luze joko du; izan ere, kontzeptu horren barruan alderdi ugari biltzen dira, zeinak ikastaroan zehar plazaratuko baitira. Ingurua, familia eta gizabanakoa aztertuko direlarik, ekipamenduak, etxebizitza, familien ekonomi baliabideak eta diru-sarrerak, familia- eta pertsona-harremanak, denbora librea eta aisialdia, lan-baldintzak, hezkuntza eta osasuna jorratuko dira.

Ikastaroa hiru egunetan eratu da: Aurrenekoan gaiaren ikuspegi orokorra, bai Europan, bai Euskal AEn ematen saiatuko gara. Bigarrenean gizarte-inklusioaren bilakaeran zentratuko gara, estatistika analisiaren, ezarritako politiken eta beren ebaluazioaren bidez. Azkenik, hirugarrenean xehe-xehe aztertuko dira Euskal AEko esparruan egindako bizi-baldintzen gaineko azken ikerketak.

 

EGITARAUA

 

- - - EKAINAREN 30ean - - -

8:45 h Agirien bilketa.

9:00 h Inaugurazioa.

9:15 h "Crecimiento Económico y Análisis de las Condiciones de Vida en el Ámbito Europeo". Quicktime (95,2 MB)(PDF formatuko dokumentua 24 KB)

10:45 h "Crecimiento Económico, Pobreza y Desigualdad en el Ámbito Europeo" Quicktime (76,3 MB)(PDF formatuko dokumentua 18 KB)

12.15 h "Crecimiento económico, condiciones de vida e inclusión social en el ámbito de la C.A. de Euskadi" Formato Quicktime(90,1 MB) (PDF formatuko dokumentua 57 KB)

13:30 h Sintesi saioa

 

- - - UZTAILAREN 1ean - - -

9:15 h "Inclusión social en el contexto de crecimiento económico de la C.A. de Euskadi de los últimos 15 años: políticas implementadas y resultados"   Quicktime (84,4 MB) (PDF formatuko dokumentua 26 KB)

10:45 h "Inclusión social y crecimiento del empleo de la C.A. de Euskadi en los últimos 15 años"   Quicktime (85,1 MB) (PDF formatuko dokumentua 26 KB)

12:15 h "Análisis de la situación de la inclusión social y perspectivas de futuro desde el trabajo social"   Quicktime (85,8 MB) (PDF formatuko dokumentua 21 KB)

13:30 h Sintesi saioa

 

- - - UZTAILAREN 2an - - -

9:15 h "Análisis de las condiciones de vida y su calidad en la C.A. de Euskadi y Entorno Físico y Social como fuente de satisfacción"   Quicktime (86,1 MB) (PDF formatuko dokumentua 44 KB)

10:45 h "Familia y relaciones sociales. Ocio y tiempo libre"   Quicktime (89,5 MB) (PDF formatuko dokumentua 62 KB)

12:15 h "Salud y recursos sanitarios. Educación, empleo y condiciones de trabajo"   Quicktime (81,2 MB) (PDF formatuko dokumentua 63 KB)

13:30 h Sintesi saioa