Eustat

Eustat Euskadi.net

Udako ikastaroen egitaraua. 2009

IRAUNKORTASUNA KRISI GARAIAN: INGURUMENARI LOTUTAKO ERRONKAK AZTERTUZ

Zuzendaria: Cristina Prado Valle and. Eustat. Vitoria-Gasteiz.

Helburuak: Helburuak: 1972. urtean Stockholmen egin zen biltzarrean onartu zen nazioartean lehenengo aldiz ingurumena babestu eta hobetzeak munduko garapen ekonomikoan eta onuran eragina zuela. 1987. urtean, Nazio Batuen Erakundean, ingurumenaren eta garapenaren artean loturaren bat bazegoela ikusi zen eta lotura hori zela hurrengo hamarkadetan jorratu beharko zen arazo nagusiena; une horretan sortu zen “garapen iraunkorra” terminoa. Gaur egungo beharrizanak betetzen dituen garapena esan nahi du termino horrek, baina geroko belaunaldien beharrizanak betetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe.

Stockholmeko biltzarra egin zenetik hogei urte igaro ondoren, Nazio Batuek Río de Janeiron egindako biltzarrean, gobernuek ingurumenaren eta garapen ekonomikoaren gaineko akordioa egin zuten. Hona hemen akordioaren funtsa: printzipioen adierazpen bat, klima aldaketaren gaineko hitzarmen esparrua, dibertsitate biologikoari buruzko hitzarmena eta 21 Agenda. Azken agiri hori benetako plan eragilea da, biltzarrean eztabaidatutakoa betearazteko sortu zena.

Harrezkero, aipatutako printzipioak Europa mailan ingurumen eta iraunkortasun esparruetako planen barruan sartu dira; hau da, herritarren garapen, ekoizpen, kontsumo eta jokabide arauak eta politikak aldatu dira. Orain, emaitzak ebaluatu eta neurtzeko beharra funtsezkoa da.

Era berean, 2002. urtean “Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020” ezarri zen Euskal AEn; horren bidez, euskal gizarteak Europako eta nazioarteko garapen iraunkorraren esparru horretan lortu behar dituen ingurumen erronkak ezarri ziren.

Horrela, eta ingurumenari lotutako politikak orain garrantzitsuak direla kontuan hartuta, ikastaro honetan ondoko alderdiak proposatzen dira:

Ikastaroa hiru egunekoa da. Lehenengo egunean gaiari buruzko ikuspegi orokorra ematen ahaleginduko gara, betiere Europan eta Estatuan ingurumenari lotuta dauden erronka nagusiei dagokienez, krisi ekonomikoaren testuinguruan eta erronka horiek adierazleen bidez neurtzeko beharra azpimarratuz. Bigarren egunean, ikastaroan jorratzen den gai hau Euskal AEn aztertuko da, baita udalerrietan eta energia berriztagarrien esparruan dauden aukerak ere. Eta azken egunean gizarte eragile batzuen ikuspegiak aurkeztuko dira: enpresen sektorearena eta herritarrena.

 

EGITARAUA

 

- - -EKAINAREN 29an- - -

9:00 Agirien bilketa

9:15 “Desafíos medioambientales en un contexto de crisis en el ámbito europeo y estatal”. (PDF formatuko dokumentua 1.094 KB)   Power Point (2.640 KB) Quicktime (98,9 MB)

10:30 Etenaldia

10:45 “La necesidad de medición de la sostenibilidad”. (PDF formatuko dokumentua 22.469 KB)   Power Point (96.146 KB) Quicktime (53,1 MB)

12:00 Etenaldia

12:15 “Retos, estrategias y resultados de las políticas medioambientales en la C. A. de Euskadi” (PDF formatuko dokumentua 9.980 KB)   Power Point (28.973 KB) Quicktime (87,5 MB)

13:30 Sintesi saioa

 

- - - EKAINAREN 30ean - - -

9:15 “Medidas implementadas contra el cambio climático en la C.A. de Euskadi y medición de los resultados” (PDF formatuko dokumentua 646 KB) Quicktime (93,6 MB)

10:30 Etenaldia

10:45 “Industria, energía y medio ambiente. Energías renovables ¿alternativa real en la C. A. de Euskadi?”   (PDF formatuko dokumentua 1.786 KB) Quicktime (81,4 MB)

12:00 Etenaldia

12:15 “Las políticas medioambientales desde el municipio. UDALSAREA21”  (PDF formatuko dokumentua 723 KB)   Power Point (2.855 KB) Quicktime (94,8 MB)

13:30 Sintesi Saioa / Bibliografiazko Saioa

 

- - - UZTAILAREN 1.an - - -

9:15 “Las estadísticas medioambientales en la C.A.de Euskadi. La Estadística Medioambiental dirigida a familias”   (PDF formatuko dokumentua 430 KB)   Power Point (1.518 KB) Quicktime (48,9 MB)

“La construcción de indicadores mediambientales. Los Residuos y la Actividad Económica”   (PDF formatuko dokumentua 305 KB)   Power Point (350 KB) Quicktime (51,4 MB)

10:30 Etenaldia

10:45 “La ciudadanía, agente principal para la sostenibilidad”   (PDF formatuko dokumentua 1.018 KB)   Power Point (2.679 KB) Quicktime (73,7 MB)

12:00 Etenaldia

12:15 h “Políticas medioambientales desde la empresa”   (PDF formatuko dokumentua 805 KB)   Power Point (2.980 KB) Quicktime (84,8 MB)

13:30 Sintesi Saioa / Bibliografiazko Saioa