Eustat

Eustat Euskadi.net

Metodologi aholkularitzako zerbitzua

Estatistikaren eta informazioaren teknologiaren zenbait arlotan, aintzindari-lanak egin ditu EUSTATek. Gaur egun, erakunde hori ikerketa- eta garapen-egitasmoak egiten ari da hainbat arlotan, hala nola: estatistika-datuen kalitate osoari buruzko adierazleak, datu-base erlazionalak, estatistikako softwarea, ekonomia-, biztanleria- eta gizarte-ereduak, laginen eta populazioen doitzeak aldagai anitzeko eta iteraziozko metodoen bidez, objektuen aldagai anitzeko analisiak, etab.

EUSTATek, zerbitzu publikoa denez, kanpoko aholkularitza eskaintzen du bere arloko ikerketa- eta garapen-gaiekin lotutako lanetan, bai eta estatistika ofizialen diseinuari, metodologiari, produkzioari eta zabalkundeari buruzkoetan ere, hala nola:

Aholkularitza hori enpresa pribatuek, erakunde publikoek edo herritarrek eska dezakete. Lan horiek egiteko, kontratu bat sinatu behar da eskatzailearen eta EUSTATen artean, eta hor adieraziko da zein epetan egingo den lana eta zenbatekoa den aurrekontua. Hori guztia indarrean dagoen prezioen aginduaren 4. atalaren arabera.

Argibide gehiagotarako:

Eskabide-orria

 9+7  Sarrera automatizatuak saihesteko kalkulu xume hau sar ezazu
Eskatutako aholkularitzari buruzko azalpena