Eustat

Eustat Euskadi.net
back

2006/11/16ko prentsa-oharra

EUSTATEN XX. URTEURRENA



EUSTATek hogei urte bete dituela ospatuko du eta euskal estatistikako eragile guztiak bilduko ditu


Juan José Ibarretxe Lehendakaria egon zen azaroaren 16an, ostegunean, Euskalduna Jauregian (Bilbo) egin zen ekitaldian.


Erakunde, ekonomia, gizarte eta irakaskuntza esparruetako pertsona ospetsuak, Eustateko profesionalak eta komunikabideak bildu egin ziren Euskadiko datu ofizialen iturri nagusiena den erakunde honek aspaldi eman zituen lehenengo urratsak gogoratu eta horren gaineko bitxikeriak kontatzeko eta erakunde publiko honek abangoardian egoteko aurre egin behar dituen etorkizuneko erroken gainean hitz egiteko.


Euskal Estatistika Erakundeak, EUSTATek, hogei urte bete ditu 1986. urteko azaroan sortu zenetik. Hori dela eta, erakunde publiko honetako arduradunek urteurrena ospatzeko ekitaldi bat antolatu zuten eta bertan EUSTATen historia egin duten pertsona guztiak bilduko ziren.


EUSTAT ezinbestekoa da euskal gizarteak ekonomia eta gizarte esparruetan bizi duen errealitatea ezagutzeko. Hogei urte bete dituen honetan, erakunde zorrotz eta fidagarri moduan bermatu da estatistikak ekoizteko hurrengo alderdiak hartu dituelako oinarritzat:



Hasieratik bertatik, erakunde autonomo honek argi eduki du beste ezer baino lehen zerbitzu publikoa dela. Bere helburua da erabiltzaileen estatistika-beharrizanak ulertu, ikertu eta interpretatzea une bakoitzean dagoen egoerara egokituz.


Horrela, eta denbora gutxian, EUSTAT Euskadiko datu estatistikoen iturri nagusiena bihurtu da, hau da, EAEko arlo publikoan nahiz pribatuan erabaki estrategikoak hartu baino lehen kontuan hartu beharreko datu estatistikoen iturri nagusiena. Ildo horretan, esan dezakegu erakunde autonomo honek bere lanaren bidez modu aktiboan lagundu duela gure herrialdea garatzen.

UNE GOGOANGARRIAK


Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren Legea. 1986ko apirilean onetsi zen eta Estatuko lehenengoa izan zen, beraz, eredu moduan hartu izan da.


Eustaten jarduera lege hori arautzean hasi zen eta Euskal Estatistika Planaren aldizkako onespenari esker mantentzen da. Gaur arte bost aldiz eguneratu da.


Egungo 2005-2008 Planak 181 estatistika-eragiketa ezartzen ditu, Eustatek ekonomia, biztanleria, lurralde, ingurumen, gizarte, estatistika garapen eta hedapenaren esparruetan egin beharrekoak.


20 gai baino gehiagotan jarduten du, besteak beste: demografia eta gizarte-ohiturak; osasuna; lana; gizarte-babesa; etxebizitza; berrikuntza eta garapena; industria; prezioak; kultura eta informazioaren gizartea.


20 urtean lanean egon ondoren Eustatek bere argitalpenen 300.000 ale kaleratu ditu; komunikabideei 3.000 prentsa-ohar bidali dizkie; neurrira egindako 10.000 eskabideri eman dio erantzuna; telefonoz 50.000 galdera erantzun ditu eta ia 4 milioi pertsona sartzen da urtean bere web gunera.


ETORKIZUNA


Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaritzak etorkizunerako erronka batzuk hartu ditu. Lehenengoa da, inmigrazioa, garapen iraunkorra, gizarteratzea, ezagutzaren gizartea eta ingurumena bezalako esparruetan dauden eta egon daitezkeen politika publikoak diseinatu eta ebaluatzen lagunduko duten informazio-beharrizanei aurrea hartzea.


Bigarrena, erakunde moduan lanean jarraitzea erabateko kalitatea eta bikaintasuna lortu arte eta Europako estatistiketako Praktika Onen Kodeak ondo betetzea.


Eta, azkenik, euskal estatistikaren beste erronka garrantzitsu bat da bere arlo guztietan aplikatzea Eusko Legebiltzarrak 2005eko otsailaren 18an onetsitako Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako Legean xedatutakoa.


JARDUNALDIA. 2006KO TXOSTEN SOZIOEKONOMIKOA


Urteurrena dela eta, Eustatek azaroaren 29an jardunaldi bat egingo du eta, bertan, 2006ko Euskal Autonomia Erkidegoko Txosten Sozioekonomikoa aurkeztuko du.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01
Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros
Tel:+34-945-01 75 62
 

Top