Pasa den martxoaren 26an egin zen osoko bilkuran, Usurbilgo Udaleko zenbait ordezkarik Ramon Uribe presoa bisitatzeko asmoa azaldu zuten.
Horretarako, beharrezkoa den gutuna igorriko diete Espetxe Erakundeei;Uribe bisitatzeko baimena jaso dezaten.
Bildu, Aralar eta EAJ-PNVren aldeko botoa eman zuten eta Hamakabat nahiz PSE-PSOEk abstentzioaren alde bozkatu zuten.
Hala, Espetxe Erakundeei igorriko zaien gutunean, Udaleko ondoko ordezkariek eskatuko dute Ramon Uribe bisitatzeko baimena:
Bildutik Mertxe Aizpurua alkateak eta Jone Urdanpilletak.
Aralartik Eustakio Arrojeriak eta Jose Ramon Furundarenak.
EAJ-PNVtik Andoni Atxegak.
Ramon Uribe usurbildarrak aske beharko luke pasa den urteko abenduaren 3tik. 197/2006 doktina ezarri zitzaion eta harrezkero preso jarraitzen du.
Udal baratzak ustiatzeko izena eman zutenen onartu eta baztertuen behin behingo zerrendak onartu dira. Klikatu ir...
Gehiago irakurri...Kafe makinetan behin erabili eta bota egiten dira plastikozko eda...
Gehiago irakurri...Etxez etxe banatu den Gizarte Zerbitzuetako Gida hemen ere eskuragarri duzue.
klikatu irudian...
Gehiago irakurri...Hitzordurik ez |