Eustat

Eustat Euskadi.net

Datu bankuaren jakingarriak

Zer denOrriaren hasiera

Zer aurki daitekeenOrriaren hasiera

2003ko urtarrilaz geroztik, Eustatek webgunearen bidez eskaintzen dituen estatistikei Datu Bankua (DB) kontsultatzeko aukera gehitu die. Datu Bankuan biltzen da Eustatek eginiko estatistika-eragiketei buruzko informazioa, bai eta kanpoko iturrietatik datorrena ere, denboran zehar (serieetan).

Informazioa tauletan ageri da, gai-sailetan sailkatuta, eta azpitaldetan banatuta gero.

Eragiketen datu historikoak eskaintzeaz gain, Datu Bankuak etengabe eguneratzen da, eta eskura dauden azken datuak gehitzen zaizkio.

Zer egin daitekeenOrriaren hasiera

Interesatzen zaigun taula aurkitu ondoren, PCra karga dezakegu, edota, taula horretan oinarriturik, balio batzuk hauta ditzakegu, geure beharren araberako kontsulta egiteko.

Gero, taula bistaratuta, aukera gehiago izango ditugu, hala nola: zutabeen ordez errenkadak jarri; datuekin hainbat grafiko-mota egin, eta abar.

Era berean, taula askok oinarri geografikoa du, probintziaka, euskualdeka zein udalerrika. Halako taulak gaikako mapetan irudika daitezke, datuak espazioan nola banatzen diren ikusteko.

Deskribatu ditugun aukera guzti horiek (hautatzeko, lantzeko, bistaratzeko, mapa bihurtzeko) era errazean egin daitezke, intuizioz, sagua oso gutxitan klikatuz.

Nola funtzionatzen duenOrriaren hasiera

Px-WebOrriaren hasiera

Eustaten Datu Bankua estatistika hedatzeko PC-Axis softwarean oinarritzen da; Suediako Estatistika Erakundeak egin zuen software hori. Pantailako aurkezpena eta hautapena familia bereko tresna baten bidez egiten dira, Px-web delakoaren bidez. Egun funtzionatzen duen aldaera 2003koa da, eta berrikuntza batzuk ditu, hala nola, hautaturiko datuetan oinarriturik, gaikako mapak egiteko aukera.

Pc-axis programa http://www.eustat.es/prodserv/downl_e.html helbidean lor dezakegu dohainik geure PCn erabiltzeko, eta http://www.pc-axis.scb.se/ helbidean, dokumentu gehigarriak.

Datu Bankuko fitxategiak aplikazio horren jatorrizko formatuan (*.px) daude; hala ere, hainbat formatu estandarretan kargatu daitezke, beste software batekin landu nahi baditugu.

Tauletara sartzea eta / edo balioak hautatzeaOrriaren hasiera

Datu Bankuan sartu ondoren, serie estatistikoak gaika estekaren bidez, zuhaitz tematikoa agertzen da. Horren bidez, lehen hautapenean, intereseko eremua hautatu ahal izango dugu. Gaia sakatu eta gero, gai horri lotutako taulen zerrenda aurkeztuko zaigu.

Taula bakoitzak bi aukera eskaintzen ditu: erabat kargatzea *.px formatuan (tamainaren berri ematen da) edo, taulako datuetan oinarrituta, neurrirako hautapena egin.

Balio hautaketa aukeratzen badugu, elkarrizketa-pantailan sartzen gara. Horrek eragiketa errazten du, aise ulertzen eta erabiltzen diren leiho batzuen bidez. Paintaila hainbat leihotan banaturik dago, eta leiho bakoitzak hautatu daitezkeen kategoriak erakusten ditu. Leiho bakoitzean nahi bezala hauta daiteke, baldin kategoria bakoitzean gutxienez balio bat hautatzen bada.

Taularen izenburuaren azpian Informazioa eta Oin-oharra ageri dira; lehenengoan klikatuz datuak adierazten diren unitateari buruzko datuak aurki ditzakegu, bai eta horien iturriak eta erabilitako kontzeptuen azalpenak ere. Oin-oharra delakoan oinarri-urtearen eta datuen behin-behinekotasunaren berri ematen da, taularen behealdean kontsulta egin eta gero, behar denetan eta ikus daitezkeenetan.

Aukera geihagoOrriaren hasiera

Lehenago disko gogorrean gordetzea aukeratu badugu, bakoitzaren ahalmenen arabera landu ahal izango da artxibategia. Taulak pantailan ikusteko bi aukeretako bat eginez gero, aurkezpen-aukerak izango ditugu oraindik.

Lortzen dugun taularen gain-gainean, botoi lerro batek honakoa ahalbidetzen digu: ikusteko moduak aldatzea, edozein formatu posibletan gordetzea, errenkadak zutabe bihurtzea, zeron dauden errenkadak ezabatzea, batukariak egitea, grafikoak eta mapak egitea, eta aurkeztutako taula inprimatzea.

GrafikoakOrriaren hasiera

Datu Bankuko aukera interesgarrienetako bat datuekin grafikoak sortzea da.

Dagokion botoia sakatu ondoren, datuak lerro-grafiko bidez irudikatzen dira besterik adierazi ezean; hala ere, beste irudikapen-mota bat gure taularako egokiagotzat jotzen badugu, 6 aukera dugu: ilarak, zutabeak, zutabe horizontalak, zutabe eta ilarak (bi adatz), puntuak, biztanleri-piramidea, eta sektoreak.

Bakoitzak bere irizpideen arabera hautatuko du aukera horietarik zein den aukeratutako datuen banaketa adierazteko egokiena. Hala eta guztiz ere, sistemak berak jakinaraziko digu grafiko jakin bat egin ezin daitekeen kasuetan; adibidez, bi aldagai dituen taula batetik piramide bat egin nahi badugu.

Era berean, grafikoaren tamaina aukera dezakegu bost bereizmenetan; 200tik, 1900era.

Grafikoa disko gogorrean gordetzeko, gainean klikatu behar dugu saguaren eskuineko botoiarekin, eta Gorde irudia honela aukeratu. *.jpg edo *.bmp moduko fitxategia izango da.

MapakOrriaren hasiera

Mapak sortzeko gaitasuna da Eustaten Datu Bankuaren azken berritasuna, eta aldagai geografikoa duten taulak gaikako mapan aurkezteko aukera ematen du. Gaur egun, hauek dira aukerak: lurralde historikoak, eskualdeak eta udalerriak.

Aldagai geografiko bat duten taula guztiek dagozkien gaikako mapa sortzeko aukera eskainiko dute; horretaz gain, erabilgarritasun horren garrantzia kontuan izanda, bankurako bigarren sarrera bideratu da (webgunetik). Sarbide horrek Mapak du izena, eta zuhaitz tematiko batera eramango gaitu. Hor, mapa egiteko balio duten taulak bakarrik ageri dira. Era berean, bide horretatik sartuz gero, aurkezpen aukerak murriztu dira eta pantailako aurkezpena eta mapak baino ez dira azaltzen.

Eskaintzen duen malgutasunari eta eguneratze-ahalmenari esker, mapen atal horrek Atlas atala ordezkatzen du webguneko Estatistika-informazioa sailaren barruan.

Taula pantailan aurkeztu arte, grafikoek bezala funtzionatzen du. Hala ere, puntu honetan, aldez aurretik ohar batzuk egitea ezinbestekoa da.

  1. Mapek ezin dute bi dimentsio baino gehiago irudikatu. Aldagaietako bat geografikoa izango da. Beraz, balia ditzakegun gainerakoen artean bakar baten hainbat kategoria baino ezin dugu hautatu. Gainerakoetan, kategoria bakarra.
  2. Aldagai geografikoak guztizkoa ematen du beti. Adibidez, udalerrien zerrendan Euskal AE osoari dagokion balioa ageri da. Mapa bat irudikatu nahi dugunean garrantzitsua da Euskal AEren balioa ez hautatzea; hori eginez gero balio hori kalkuluetan sartuko litzateke, horrek heinen sorrera aldatuko luke, eta, ondorioz, azken irudikapena ere aldatuko litzateke.

Azaldutakoari jarraituz, aukeraketa egin eta gero, mapa botoia aktibo agertuko da.

Gainean sakatuz gero, gaikako mapan azaltzen diren datuak irudikatzen dituen leihora pasatuko gara.

Leihoak hiru atal ditu: aukerak, legenda eta mapa bera.

Eskainitako aukerek honako azpiatal hauek dituzte: Erabil daitezken mapak, Aldagaiak, Sailkapena eta Maparen tamaina.

Erabil daitezken mapak azpiatalak hautatutako datuekin irudikatu daitezken geografia-eremuen berri emango digu. Aukeraketa ohikoenak Euskal AE osoa eta hiru lurralde historikoak banaka hartuta izango dira.

Hor, beste eremu bat aukeratzean ez dira datuak berriz kalkulatzen, zoom bat besterik ez da. Programak aurreko leihoan egindako aukeraketarekin egiten du lan. Horregatik, probintzia bat bakarrik aukeratu arren, legenda bera izaten jarraitzen duela ikusiko dugu, eta Erkidegoko 251ak (edo bere garaian hautatu ditugunak) hartuko ditu barruan.

Aldagaiak aukerak aurreko pantailan hautatutakoaren kategoriak eskaintzen dizkigu. Honako hau errepikatu egingo dugu, duen garrantziagatik: aldagai bakarraren hainbat kategoria aukeratu daitezke soilik; bat baino gehiago hautatuz gero, mapa irudikatzea ezinezkoa da. Programak bi dimentsioko irudikapenak baino ez du onartzen.

Sailkapena delakoak bi aukera eskaintzen ditu: Koantilak eta tarte berdinak. 5 hein lehenetsietan balioak banatzeko dauden bi aukerari dagozkie. Koantilek kopuru berdinetan banatuko dituzte udalerriak 5 heinetan. Tarte berdinek, izenak berak dion bezala, luzera berdineko heinak sortuko dituzte, eta horiek udalerriekin beteko ditu, bakoitzak duen balioaren arabera.

Maparen Tamaina aukerak ez du zailtasunik. Mapa handiagoa edo txikiagoa ikustea ahalbidetzen du, % 50etik % 500eraino.

Legendak irudikatutako aukeraketari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta hein bakoitzaren kolorea eta kasu-kopurua ere. Legendak berdin jarraituko du, nahiz eta mapa edo lurralde-eremua (adibidez, Euskal AEtik probintzia batera) aldatu, datuak ez direlako berriz kalkulatzen aukera hori erabiltzen dugunean. Probintzia jakin bateko udalerriei dagozkien datuak bakarrik ikusteko, balio-aukeraketara itzuli beharko dugu, eta nahi duguna hautatu. Azkenik, mapen eta datuen iturriak ere azaltzen dira.

Amaitzeko, mapa.

JPG formatuan aurkezten da eta, lehen ere azaldu bezala, tamaina aldatu diezaiokegu 179x204 pixeletik 1785x2035 pixeleraino (tamaina lehenetsia 357x407 da).

Mapa erabiltzailearen disko gogorrean gorde daiteke formatu horretan eta eskaintzen den edozein tamainatan.

MugakOrriaren hasiera

Datu Bankuak muga bat du: 2000 errenkada edo 50 zutabe baino gehiago duten taulak ezin dira pantailan aurkeztu.

Aukeraketak egiten goazen heinean, ondoriozko taulak zenbat lerro eta zutabe izango dituen esaten digu programak; muga gaindituz gero, taula erabiltzeko era bakarra gure ordenagailura jaitsi, eta han gure softwarearekin lantzea da.

Taulak gordetzeaOrriaren hasiera

Orain arte esan bezala, Datu Bankua kontsultatzean, hiru unetan gorde ditzakegu taulak disko gogorrean.