Eustat

Eustat Euskadi.net

OHAR BIOGRAFIKOAK (1993)

ROGER PAN THAN LUU

Roger Phan Tan Luu III Aix Marseille-ko Unibertsitateko irakaslea eta Marseillako Ingurugiro Ikerketaren Metodologia-Laborategiko Zuzendaria da.

Hezkuntzaz kimikoa (1967an Kimikan tesia), Aix Provence-n 1972tik 1982ra I.U.T.ko Informatika Saila zuzendu du, Saiakuntzazko Ikerketaren Metodologia sortu du eta Frantzian arlo horretan espezializatua den laborategi bakarra zuzentzen du. Jakintza honen inguruan irakaskuntza osoa sortu du eta Frantziako eta atzerriko zenbait unibertsitatek eta industriek sarritan eskatzen duten aditua da.

KARL G. JÖRESKOG

Karl G. Jöreskog Aldagai-anitzeko Estatistika Analisian irakaslea da Uppsalako Unibertsitatean (Suedia) eta beste erakunde hauetako kide ere bada, Amerikar Estatistika Elkarteko kidea, Estatistikako Errege-Elkarteko ohorezko kidea eta Zientzietako Errege-Akademia Suediarreko kidea.

Ondorengo gaiez anitz liburu eta artikulu idatzi ditu, analisi faktorialaren aplikazio eta teoriaz, egiturazko ekuazioen modeloez eta kobariantzazko egituren analisiaz.

Dag Sörbom irakaslearekin batera LISREL modeloa eta PRELIS eta LISREL programa informatikoak garatu ditu, eta hauek portaera eta gizarte zientzietan saiakuntzazko ikerketan erabilera zabala izan dute.