Eustat

Eustat Euskadi.net

Ohar biografikoak (2006)

ERIC RANCOURT

Eric Rancourt Statistics Canada-ko ekonomiako inkestak egiteko metodoen arloko zuzendariordea da. Erakunde berean ikerketa burua da, eta “Survey Methodology “ aldizkariaren ekoizpen editorea. 2003. urtera arte familia-etxeen inkestak egiteko metodoen ataleko burua izan da, eta egozpen teknikak ikertzeko zuzendaria. Quebec-eko Lavak unibertsitatean ikasi eta Statistics Canada-n 1990ean hasi zen. Haren ikerketa-arlo nagusiak: erantzunik eza, egozpena, modelizazioa eta laginketa. Artikulu andana baten egilea da, batez ere egozpenaren inguruan. ISIko bazkide hautatua da, IASSko webmasterra eta Otawako Estatistika Elkarteko presidente ohia da. 1998tik erantzunik ezaz, edizioaz eta egozpenaz aritu da irakasten, mintegiak ematen, nazioartean.