Eustat

Eustat Euskadi.net

Ohar biografikoak (2007)

ERIC SCHULTE NORDHOLT

Eric Schulte Nordholt Statistics Netherlands erakundeko ikertzaile titularra eta proiektuburua da. Matematikan eta Ekonometrian graduatu eta gero, Statistics Netherland-en sartu zen 1992an. Hasieran estatistika-metodologiaren sailean aritu zen, eta 1996az geroztik gizarte-estatistiken arloan. 1995ean Eurostatekin elkarlanean aritu zen Luxemburgen, eta 2006an Statistics New Zealandekin. Eric Schulte Nordholt-ek eskarmentu handia du estatistika-ikastaroetako irakasletzat, ikastaro orokorretan nahiz espezializatuetan. Holandako zentsu birtualaren arduraduna da, non taula guztiak lehendik dauden informazio-iturrietan oinarrituta (erregistroak eta inkestak) kalkulatzen dituzten. Hori eginez, Holandak ohiko zentsuen ordez bestelako irtenbide merkea eta fidagarria aurkitu du. Eric Schulte Nordholt hainbat erakundetako kide da, besteak beste, ISI, IAOS, IASS eta Estatistikak eta Eragiketak ikertzeko Holandako Erakundekoa.