Eustat

Eustat Euskadi.net

2009/12/15eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA (EKI), 2009ko 3. HIRUHILEKOA



Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %15,0 murriztu zen 2009ko hirugarren hiruhilekoan



Etxegintza %16,9 eta Obra Zibila %11,6 jaitsi ziren


EUSTATek landutako datuen arabera, 2009ko hirugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %15,0 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera.


Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2009ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %3,2 murriztu zen, 2009ko bigarrenaren aldean.


graf0005535_01_e.png


2009ko hirugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari -urte arteko %16,9ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari, -%11,6koa- zor izan zitzaien.


Hiruhileko arteko terminoetan, 2009ko hirugarren hiruhilekoko sektorearen jarduera urte bereko bigarrenarekin alderatuta, bi sektoreek bilakaera negatiboak izan dituzte, Obra Zibilak %-2,6 eta Etxegintzaren azpisektoreak %-3,6.

Eraikuntzako enplegua %1,6 jaitsi zen 2009ko bigarren hiruhilekoaren aldean.


graf0005535_02_e.png






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.es/bancopx/euskara/indice.asp