Biztanleriaren eta biztanleriak denboran duen bilakaeraren analisi demografikoa, era dinamikoan begiratuta, demografiako eragiketa estatistikoen bidez egiten da. Eragiketa horien eguneraketa iturri nagusiak Erregistro Zibilak dira, zentsuen araberako administrazio-erregistro mota bat, alegia. Jaiotzen Estatistikak (JAIE) bizilekua Euskal AEn duten biztanleek izandako seme-alaben jaiotzei buruzko informazioa gaurkotzen du, jaiotzak edozein tokitan gertatu direla ere.