Eustat

Eustat Euskadi.net

Prestakuntza

Estatistika ofizialari eta informazioaren teknologiei lotutako gaiei buruz, ikastaroak, hitzaldiak eta mintegiak eskaintzen ditu EUSTATek. Euskal estatistika- planetako eragiketei buruzkoak izaten dira prestakuntza-ikastaro horiek, bai eta EUSTATen beraren edo merkatuan dauden estatistikako software-paketeei buruzkoak ere. Ikastaro horietan, erabilgarri dagoen estatistika-informazioaz baliatu nahi duten erabiltzaile-taldeek parte har dezakete, zeren onurarik handiena lortzen baitute. Ikastaro horiek, era berean, herritarrek, unibertsitateko ikasle-taldeek, erakunde publikoek zein pribtauek ere eska ditzake. Ikastaroak zenbateko prezioa izango duen eta noiz emango den, EUSTATekin adostuko da.

Argibide gehiagotarako: harremanetarako pertsona Marina Ayestaran.

Eskabide-orria

 6+4  Sarrera automatizatuak saihesteko kalkulu xume hau sar ezazu
Eskatutako ikastaroari edo mintegiari buruzko azalpena