Eustat

Eustat Euskadi.net

OHAR BIOGRAFIKOAK (1992)

MALKA KANTOROWITZ

Malka Kantorowitz Zientzia Matematiko eta Fisikoetan lizentziatu zen 1963. artean. 1964.ean Estatistikaren inguruko lizentziatura ikasketak bukatu zituen eta 1966. urtean Doktoregoa lortu zuen Estatistiketan. Hori guztia Jerusalemgo Unibertsitate Hebraitarrean.

1961ean lsraeleko Central Bureau of Statistics-ean sartu zen eta 1970az geroztik Metodo Estatistikoen Arloko Zuzendaria izan da. l988tik aurrera lkerketa eta Garapen Saileko Zuzendariorde-buru gisa aritu da lanean. Bureau horretako zentsu eta inkesta asko eta askotako (familiak, nekazaritza, komertzioa etab.) laginketa eta estimazio metodoen, ikerketa prozeduren eta ebaluazio azterketen eremuan egin du bere lana.

Malka Kantorowitz-ek inkesta metodologikoari buruzko eta ebaluazio azterketen inguruko zenbait dokumentu argitaratuak ditu.

Laginketa metodoei buruzko, inkesten diseinuaren metodologiari buruzko eta ebaluazio prozedurei buruzko ikastaroak ere eman izan ditu Israeleko zenbait Unibertsitatetan, batik bat Jerusalemgo Unibertsitate Hebraitarrean.

Malka Kantorowitz Israeleko Estatistika Elkartea sortu zutenetako bat dugu eta Elkarteko lehen Idazkari Orokor gisara aritu zen lanean. Inkesta-Estatistikarien Nazioarteko Kontseiluko kide izan zen (1983-1987) eta bere herrialdeko ordezkaria da Elkarte horrentzat.

HANS PETTERSSON

Hans Pettersson Estatistikan lizentziatu zen Umea-ko Unibertsitatean 1971. urtean. Gero demografi ikasketak egin zituen Stockholm-eko Unibertsitatean eta 1988an Estatistika Doktoregoa lortu zuen Un¡bertsitate horretan bertan.

Biztanleriaren osasunari buruzko indizeen eraikuntzaren inguruko artikulu zenbait argitaratuak ditu. 1969 eta 1971 urte artean Umea-ko Unibertsitateko Estatistika Sailean aritu zen lanean.

1972 eta 1975 urte artean Suediako Posta Bulego Nagusiko I+D sailean lan egin zuen. 1975ean Nairobiko (Kenia) Estatistika Bulego Nagusiarekin lankidetzan aritu zen laginketa gaietako aholkulari gisa.

1976 eta 1980 urte artean Stockholm-eko Posta Bulego Nagusian zeukan estatistikari lanarekin jarraitu zuen.

1980 eta 1983 artean Estatistika irakaslea izan zen Mzumbe-ko (Tantzania) Garapen Enpresarialeko Institutuan.

1983az geroztik Suediako Estatistika Institutuaren Gizarte eta Demografi Estatistiken Sailekoa da. Batez ere kalitate proiektuekin eta osasun eta gizarte ongizatearen inguruko estatistikekin lan egiten du. Suediako Estatistika Erakundearen Nazioarteko Kontsulta Bulegoarekin ere lankidetzan aritzen da. Maiz Afrika eta Asiako zenbait herrialdetara joaten da laginketa lanak eta osasun eta familiaren aurrekontuen gaineko inkestak egitera.

EDWIN DIDAY

Edwin Diday Doktore izendatu zuten 1972an Paris 6ko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean. 1974az geroztik Paris 9ko Dauphine Unibertsitateko irakasle da eta bertan Gestio-lnformatikoko eta Erabaki-Matematiketako Datuen Analisiari buruzko eskolak ematen ditu. Orduz geroztik ikerketa talde bateko buru da INRIAn (Informatika eta Automatikako lkerketarako Institutu Nazionala). Erakunde horren gaurregungo helburua da datuen analisia eta bereziki sailkapen automatikoa eta ikasketa zenbaki eta sinboloen bidez bideratzea. Modulad elkartearen erakuntzan parte hartua da. Elkarte horrek MODULAD software-a ekoiztu du (Datuen Analisirako Egitamuen Liburutegi Modular eta Normalizatua) eta bere ekipoak SICLA izenekoa egin du (Sailkapen Automatikorako Sistema Interaktiboa). Board argitaletxeko kide da, nazioarteko hiru aldizkari argitaratzen dituena. Berrogeitamar bat artikulu eta zenbait liburu argitaratuak ditu. Bi urtetan behin Datuen Analisiari buruzko Nazioarteko Biltzarra antolatzen du. 1993ko irailean Parisen burutuko diren Klasifikaziorako Elkarteen Federakuntzaren Nazioarteko Jardunaldietako Lehendakaria da (IFCS'93). Zientzi-akademiak emandako Montyon saria jaso du.