Eustaten webgunean erabilgarri dauden informazio batzuk bistaratzeko software gehigarria behar da. Orrialde honetan dauzkazu software horiek behera kargatzeko estekak.
Adobe-ko agiri eramangarriko formatudun fitxategiak ikusteko eta inprimatzeko aukera ematen duen doako softwarea.
Suediako Estatistika Erakundeak garatutako doako softwarea da eta estatistikako datu-kopuru handiak deskribatzeko eta ustiatzeko aukera ematen du. Pc-Axis-en honakoak egin ditzakegu: taulak antolatu, estatistikako datu-base lokalak ezarri, taulak formatu askotara (excel, dbase, html, etab.) esportatu eta grafikoak egin. EUSTATek CD-ROMean zabaltzen dituen argitalpenak eta Datu Bankua ataletik doan jaitsi ditzakezun fitxategiak ikusteko erabiltzen da Pc-Axis. Windows 95/98/ME/NT/2000/XP-rekin bateragarria izanik, Pc-Axis-en instalazioak programa horri lotzen dizkio Pc-Axis (px. luzapena) fitxategiak. EUSTATen zure eskura jarri dugun bertsio honek laneko hizkuntza hautatzeko aukera ematen digu: euskara, gaztelania edo ingelesa.
OHARRA: Instalazio-prozedura ingelesez dago. Berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe.
Norvegiako Estatistika Erakundeak garatutako doako software honek estatistikak gaikako mapen bidez aurkezteko aukera ematen digu. Pc-Axis-ekin modu erabat integratuan lan egiteko garatu da Px-Map. Windows 95/98/ME/NT/2000/XP-rekin bateragarria da eta aurrez Pc-Axis 2005 instalatu behar da.
OHARRA: Instalazio-prozedura ingelesez dago. Berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe. Behin prozesua eginda, lan egingo duzun Pc-Axis fitxategiek mapak erabiltzeko aukera ematen badizute, Euskadiko mapen plantillak (orri berean eskura ditzakezu) instalatu behar dituzu.
Px-Map instalatuta, laguntza eta menuak instala ditzakezu euskaraz edo gaztelaniaz, zuk nahi duzun hizkuntzan lan egin dezazun.
OHARRA: Instalazio-prozedura gaztelaniaz dago. Berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe.
Px-Map instalatu ostean, Euskadiko mapen plantillak instala ditzakezu, gure Datu Bankutik jaitsi dituzun eta mapen erabilera ere baduten Pc-Axis fitxategiak ikusi ahal izateko. Plantilla horiek Euskadiko lurralde, eskualde eta udalerrienak dira.
Px-web programak ESRI-Shape formatudun fitxategiak erabiltzen ditu kartografi oinarri gisa. Hartara, formatu horrekin bateragarriak diren GIS programen erabiltzaileek ere erabil ditzakete plantilla horiek.
OHARRA: Instalazio-prozedura gaztelaniaz dago. Berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe.
Estatistikak prozesatzeko programa |
|
Mapen bidez aurkezteko programa |
|
PX-MAP laguntza |
|