Eustat

Eustat Euskadi.net

RSS Zerbitzua

Zer da RSS?

RSS (Really Simple Syindication) izenekoa XMLn oinarritutako formatua da. Erabiltzaileak nahi duen horretara hobeto egokitzen den informazioa bilatzeko balio du eta, gainera, informazioa azkar eta eguneratuta ematen du.

RSS fitxategiak informazioa eskuratu eta eskaintzeko metodo berria dira, berehala ematen baitute informazio hori beste batzuei helarazteko eta beste toki batzuetan ere ikusteko aukera. Informazio truke horri "sindikazio" deitzen zaio.

Alabaina, informazio hori trukatu ahal izateko software jakin batzuk behar dira, "eranskailuak" izenekoak; hau da, RSS edo "feed" iturriak irakurtzeko eta interpretatzeko gai diren programak behar dira.

Hain zuzen ere, ingelesetik datorren "feed" hitza ematen zaie eranskailuek edo feed irakurgailuek irakur dezaketen RSS formatudun dokumentuei.

Zertarako balio du RSSak?

RSS formatuaren bidez, aldizka eguneratzen den web informazioa eskura daiteke; horrela, erabiltzaileak momentuan bertan berreskuratu ditzake interesekotzat jotzen duen informazioan eman diren berrikuntzak.

Edozein erabiltzaile harpidetu daiteke feed batera, eta bere eranskailura edo RSS irakurgailura bidalitako azken berriak jaso; izan ere, azken honek jakinaraziko dio noiz duen irakurtzeko informazio berria.

Nola erabili RSS, informazioa jaso ahal izateko?

RSS erabili eta edukiak jaso ahal izateko, erabiltzaileak eranskailuren bat izan behar du. RSS irakurgailu ugari dago, mota ezberdinetakoak. Besteak beste:

  1. Lineako eranskailuak
  2. Mahaigaineko eranskailuak
  3. Plug-in gisako eranskailuak

Erabiltzaileak, aukeratu duen eranskailua duenean, bere ustez interesgarrienak diren feed edo RSS fitxategiak aukeratu behar ditu eta gero edukiak sindikatu.

Eustaten RSS kanala hurrengoa da: RSS Kanala

Nabigatzaile modernoenek web baten antzera interpretatu eta erakutsi dezakete feed-en edukia, baina soilik eranskailu baten bidez atera ahal izango zaio etekin osoa RSSari.