Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tagzania State of the Map 2009 konferentzian

Tagzania State of the Map 2009 konferentzian

Tagzania Services enpresako kideak Amsterdam-en ospatu den State of the Map 2009 (SOTM09) konferentzian egon dira pasa den uztailaren 10etik 12ra. OpenStreetMap munduko mapa libre eta editablea bultzatzeko proiektuaren inguruko ebentua da SOTM09. Hitzaldietan parte-hartzeaz gain konferentziaren babesleetako bat izan da Tagzania.

State of the Map-en hirugarren edizioa izan da hau eta 250 bat pertsonak parte-hartu dute aurtengo honetan. Hiru egunetan zehar hainbat aurkezpen egon dira: OpenStreetMap-en egoerari buruzkoak, hobekuntza proposamenak, proiektu berrien aurkezpenak edota herrialdeetako mapei buruzkoak.

Ebentuaren inpresioak Tagzania Services-en blogean jaso dituzte. Hemen aurki dezakezu erabili zuten aurkezpena. Bertan, Tagzania.com-en OpenStreetMap nola erabiltzen den aipatzeaz gain, Mapapel proiektu berria ere hizketagai izan zuten.

SOTM09-ren inguruan interesa badaukazu, begiratu Slideshare-en dauden aurkezpenak edota Vimeon dauden bideoak.

 

Tagzania State of the Map 2009 konferentzian

Argazkiaren egilea: Mgilbir (Flickr)