You are here: Home CS-Tailerra

CS-Tailerra

Codesyntaxen Laborategia.

Gure herrian jendea tailerrera joaten zen lanera, beharrera. Gazte zirela, zaharrago batekin ikasten zuten, hark bere esperientzia transmititzen zion.

CodeSyntax-en antzerako tailerra sortu dugu. Interneten hainbat urtetako esperientziarekin ikasitakoa gure bezeroei erakustea. Tailerrak bloga dauka, eta horren bidez, gai tekniko eta profesionalen berri ematen saiatzen gara, inor ez aspertzeko ahaleginak hartuta.

Bilkurak ere egiten ditugu. Lehena, 2008ko azaroaren 7an, World Plone Day munduko Plone eguna izan dugu. Adibide gisa, hor duzu topaketa horretan aurkeztutako kontuetako bat, webguneen analitika eta metrikari buruzko aurkezpen bat:

Web analitikak (eu) (WPD 2008)