Hemen zaude: Hasiera Nortzuk gara

Nortzuk gara

2000. urtean interneten lan egin nahi zuten bost lagunen ekimenez sortu zen CodeSyntax enpresa. Gaur egun, langile kopurua hiru aldiz handiagoa da eta era guztietako proiektuak garatzen ditugu.

CodeSyntaxen euskaraz lan egiten dugu eta aintzindariak izan gara euskara interneten bultzatzerako orduan; horren adibide dira Sustatu, Aurki, Argazkiak.org eta Blogak, besteak beste.

CodeSyntaxek egindako proiektuetan ondorengo printzipioak jarraitzen ditugu:

  • Diseinua: webgune batek duen itxura ezaugarri funtsezkoa da erabiltzailearengan ideia eta sentsazioa onak sortzeko.
  • Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna: garatzen ditugun proiektuetan erabiltzailea da gure ardura nagusia, nola erabiliko duen webgunea, arrakastarako beharrezkoa.
  • Berrikuntza: proiektu bakoitzean garapen berriak egiten ahalegintzen gara, beste inork emango ez dizuna eskainiko dizugu.
  • Eleaniztasuna: gure proiektuak hasieratik daude prestatuak hainbat hizkuntzatan egoteko.
  • Posizionamendua: bilatzaileetan ondo kokatzeko garatzen ditugu gure webguneak, arrakasta gertu izan dezaten.
  • Multimedia: bideo eta argazkien erabilerak webgune atsegin eta erakargarriagoak edukitzeko balio digu.
  • Software librearen aldeko apustua egiten dugu.

Gu hobeto ezagutzeko, begiratu eskaintzen ditugun zerbitzuei edota gure bezeroei.

Interneteko proiektu bat garatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan, ezagutu gaitzazu, konturatuko zara zergatik diogun adituak garela.