You are here: Home CS-Tailerra Bloga

Bloga

Weblog Entry Search congress-eko tailerrak
Pasa den ostegun eta ostiralean Interneteko hainbat zeregin aipatzen zituen Search Congress bilkura burutu zen Bilbon. Hona hemen ostegunean egon ziren hiru tailer interesgarriren kronika bertan hartutako apunteekin.
Weblog Entry Search Congress Bilbon. Aldaketa garaian jarraitzen dugu
Urtarrilaren 28 eta 29an Bilbon izan gara Search Congress Bilbao konbentzioan. Handik ekarri ditugun pare bat idea konpartitu nahi genituzke:
Weblog Entry Komunitatearen abantailak
Interneten kamisetak saltzen dituen enpresa da Threadless. Erabiltzailea dago beren jardunaren erdi-erdian: erabiltzaileek egiten dituzte kamiseten diseinuak eta hauetatik bozka gehien jasotzen dituztenak ekoizten ditu Threadless-ek. Aukeratua izan den diseinuaren egileari 2.000$ ematen dizkiote.
Weblog Entry Facebook-en marketina egiten: Ikea
Ikeak denda berri bat ireki behar zuen Malmo hirian eta berau promozionatzeko sare sozialak erabili zituen. Horrela, mezua era eraginkorrean iritsarazi dio bere xede-taldeari.
Weblog Entry Community manager
Erabiltzaile eta bezeroek geroz eta iritzi gehiago jartzen dituzten enpresen inguruan interneten. Iritzi hauek kudeatzeko eta bezeroaren eta enpresaren arteko erlazioa kudeatzeko figura berri bat sortzen ari da: comunnity manager-a.
Weblog Entry Android Encounter 09
Gaur goizean Miñaon izan gara bertan ospatu den Android Encounter 09-an.
Weblog Entry Etxekoandroid kronika
etxekoandroid komunitateak 2009ko uztailaren 17an egindako lehenengoko bileraren kronika
Weblog Entry CS tailerra, blogintza eta Sustatu.com-en inguruan
CodeSyntax Tailerraren hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, gure bulegoan. Izenburu hau jarri diogu topaketari: "Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako."
Weblog Entry Twitter nola erabili
Microblogging zerbitzua da Twitter, gehienez 140 karakteretan "Zer ari zara egiten" galdera erantzuteko aukera ematen duena. Erremintaren erabilpen erraztasunak eta arrakastak sare-sozial bat izatera eraman du, Facebook, Tuenti eta antzerakoen parean.
Weblog Entry IEB 2009 biltzarra Donostian
Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009. Teknologia berriak, gaur eta bihar eta etzi.
Weblog Entry CS tailerraren jardunaldiak
CS Tailerra martxan jartzearen arrazoiak bi dira, bezero eta lagunekin gure esperientzia partekatzea eta harremanak sendotzea.
Weblog Entry Hitz gakoen analisia
Posizionamendu edota SEO lana hastean lehen pausuetariko bat webgunearentzako zein hitz gako diren interesgarrienak aztertzea da. Hitz gako horiek bilatzen direnean lehen postuetan agertzea izango da gure helburua.
Weblog Entry Oinarrizko posizionamendu gomendioak
Google-ek SEO edota posizionamenduaren inguruko oinarrizko gida bat argitaratu zuen azaroan.
Weblog Entry Zure bisitak ezabatu estatistiketatik
Gure webguneko estatistikak aztertzerako orduan sarritan ahazten dugu guk geuk ere bertan nabigatzen dugula eta datu horiek ere kontutan hartzen direla. Google Analytics bezalako herraminta bat erabiltzean gure webgunean erabiltzaileek egiten dutena aztertu nahi dugu, horregatik komeni da gure erabilpena hortik ateratzea, analisia zuzenagoa izan dadin.
Weblog Entry Jarraitu ehundaka blog RSS bitartez
Aipatu izan dugu lehenago ere interneten elkarrizketa ematen ari dela eta komenigarria dela esaten denaren berri izatea (eta ez soilik gure izena aipatzen badute). Sarri aipatzen dugu blogak irakurri beharra dagoela eta erantzun gisa jasotzen dugu "aizu, hemen lana egiten dugu eta ez daukagu horretarako denborarik". Gure erantzuna argia da: zure lana egiteko modua aldatzen ari da.
Weblog Entry Eposta bidezko kanpainak nola egin
Ez gara spamaz ari. Zure produktu eta zerbitzuetan interesatuta dagoen jendeari eposta bidez komunikatzeaz baizik. Badaude lan hori ongi egiteko moduak.
Weblog Entry Zer diote Interneten zuri buruz?
Zer gertatzen da irakurtzen ez duzun egunkari edo aldizkari batean aipatzen bazaituzte? Ba, inork ez badizu abisatzen, ez zarela konturatuko eta ez duzula jakingo zer dioten zuri buruz. Interneten arazo hau ondo konponduta dago.
Weblog Entry Marketina egiten blogetan
Blogak eta sare sozialak hedatzen ari dira eta ondorioz eragin handiagoa daukate merkatuan. Zenbait enpresa horretaz jabetu dira eta blogarien arreta bereganatu nahian dabiltza.
Weblog Entry Azkarra da zure webgunea?
Zure webgunearen abiadura hobetzeko tresnak.
Weblog Entry Facebook marketinerako nola erabili
Sare sozial bat da Facebook, moda-modan dagoena. Bere abantailarik handiena, lortzen den "biralitatea", igorri nahi dugun mezua erraz eta merke zabaltzeko aukera. Nola erabil dezakete enpresa edota ekimen sozialek beraien alde?