You are here: Home Zerbitzuak Kontsultoria eta estrategia

Kontsultoria eta estrategia

kontsultoria eta estrategiaBi galdera garrantzitsuren erantzuna aurkituko duzu gure laguntzari esker:

  • Zer egin dezaket Interneten.
  • Nola egin dezaket.

Zure esku jartzen dugu 10 urte eta hainbat proiektutako esperientzia. Gure aholkularitza eta estrategia zerbitzuari esker Internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu ahal izango dituzu, betiere erarik egokienean.

CodeSyntax enpresako lantaldearen muina jende profesionalak osatzen du. Interneten esperientzia daukaten profesionalak, bakoitza bere soslai pertsonal eta profesional propioarekin, elkarren osagarri gure bezeroentzako proiektuetan giltzarritzat jotzen ditugun ardatz nagusietan: teknologia, estrategia, diseinua, edukiak eta marketina.

Kasu bakoitza aztertzen dugu, sareak eskaintzen dituen aukerak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko. Egun IKTetan eta Internetari begira duzun egoeraren azterketa egingo dizugu, eta zure partaidetzarekin hobekuntzak proposatu.