nor gara

Publikatu.com Arraytxiki Web Laborategiaren egitasmo publizitarioa da. Bi zerbitzu mota ahalbidetzen ditu. Batetik, iragarleek beren publizitatea Publikatu.com sarearen bitartez zabaldu dezakete. Bestetik, webguneek Publikatu.com sareko iragarkiak erakutsi ditzakete.

Iragarleentzat: Publikatuk eskaintzen duen publizitate zerbitzuaren bitartez, zure iragarkia Erakusleiho Sarea osatzen duten webguneetan koka dezakezu. Publikatuk publizitate tarifa konpetitiboak eskaintzen ditu, eta iragarki kanpaina bakoitzaren beharren araberako erakusleihoak jartzen ditu iragarleen eskura. Webgune bakar batean ez ezik, geure sarea osatzen duten webgune guztietan batera iragarrri ditzakezu zure produktu, zerbitzu eta bestelako eskaintzak. Mementuz, hauek dira Publikatu zerbitzuaren erakusleiho publizitarioak. Euskaltube.com, Zabaldu.com, Blogari.net, Bildu.net, Txioka.net eta Zerberri.com. Kontsultatu geure tarifak gurekin harremanetan jarriz.

Webguneentzat: Publikatu iragarki agentzia digitalak beste webgune batzuei ere bere iragarkiak erakusgai jar ditzaten ahalbidetzen die. Alegia, zerbitzu honek zabaltzen dituen iragarkien erakusleiho izateko aukera eskaintzen du. Sareko agerkariren bat baduzu, Publikaturen bitartez zabaltzen diren kanpainak jar ditzakezu ikusgai. Zure webgunea Publikaturen bitartez zabaldutako iragarkien erakuseiho moduan baliatuz etekin ekonomikoa atera dezakezu. Kontsultatu baldintzak gurekin harremanetan jarriz.