Hantxe egongo gara orduan! RT: @aldakur: Convocan una manifestación contra la reunión de ministros europeos http://tinyurl.com/ye6dkul 1 hr ago Gehiago...

Iruñeako autobus geltokian autobus istripua

image

Autobus bat geldilekua pasa eta jendearen gainera joan da.

Zerura begira

Oso gutxitan begiratzen dugu zerua. Hirietako argiek edo bizimoduak gora begiratzeko aukerak murrizten dizkigu. Baina gaur zerura begiratu eta neguko zerurik ederrena ikusi dut. Ihauteriak datoz eta zeruak ere agur esan nahi ote dio neguari? Ez dakit, baina ez galdu zerura begiratzeko aukera hau.

Ikastaroak plano birtualera eraman

Orain arte ikastaro asko egin izan ditugu, asko fisikoak eta beste batzuk online ere. Hauetako batzuetan Moodle plataforma bat erabili izan dugu, materiala, eztabaidak… bideratzeko. Fitxategi biltegi bat ere badugu material libre askorekin. Hemendik aurrera ZutaGuko taldeak ere erabiliko ditugu, gure ikastaroei esperientzia birtual hori emateko. Pentsatu behar dut ondo nola, dauden taldeetan integratuz edo berriak sortuz?

Asteroko twitter laburpena 2010-02-01

Grebaorokorra.info pikete informatiboari Argia saria

“Baliabide handiegirik eduki gabe, baina konpromiso handiarekin hedabide nagusiek eman ez zuten informazioa eskaini duen proiektu parte-hartzaile bat”. Horrela argudiatu zuten Argia-ko lagunek saria eta erabat ados nago esandakoarekin. Saria jasotzera igo ziren Fakun, Galder eta Nagore eta Fakunek saria “langabezian eta ERE-en atzaparretan eroritako guztiei eskaini zien bereziki”.

2010-01-29 16.14.08
2010-01-29 16.15.14
2010-01-29 16.15.22
2010-01-29 16.15.46
2010-01-29 16.31.33
2010-01-29 16.31.25

2010-01-29 16.31.39
2010-01-29 17.07.36

AN Salvame

AN nolakoa den ezagutzen dugu. Baina, gainera Angela Murillo bezalako epaileak ere aguantatu behar dira. ANko Belen Esteban honek jendearen bizitza epaitzeak ere delitu izan beharko luke. Batez ere, tutik ere ulertzen ez duela aitortzen badu.

Artikuluak igotzeke

Bi artikulu ditut oraindik igo gabe blogera zuen komentarioak jaso ahal izateko: The Big Crunch eta Tresnek ez dute komunitatea eraikitzen. Ea laster igotzen ditudan.